Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

hezkuntza-edukia

Metalezko punta

Teknika zaharrenetakoa da, metalezko puntzoi bat erabiltzean datzana (urrezkoa, zilarrezkoa, berunezkoa edo kobrezkoa) Puntzoiak paper-orriaren gainean arrastoak uzten ditu, orriak prestakuntzazko kolore-geruza batez aurretik estalita egon behar duelarik. Uzten dituzten trazu garden eta mehengatik, metalezko puntak ez ziren ia erabiltzen marrazki osoa egiteko; lehen lerroak eta zirriborroak egiteko erabili ohi zituzten eta ondoren beste baliabide batzuez osatzen zituzten. Zilarrezko puntzoiak bakarrik, trazu garbia eta trinkoa uzten duenak, ahalbidetzen zuen marrazkiak osorik egitea. XVI. mendean pixkanaka utzi zioten erabiltzeari eta XIX. mendearen amaieran berreskuratu zuten puntualki maisu zaharren lanetan inspiratutako erretratuak eta estudioak egiteko.