Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

hezkuntza-edukia

Klarion beltza

Harri beltza, Italiako harria ere deitzen zaiona, pikor estuko arbel buztintsua da, barra mehetan moztu daitekeena. Dituen tonuak beltzetik griseraino doaz. XV. mendearen bukaeran zabaldu zen bere erabilera Italian, batik bat Florentzian, eta biluzien estudioetarako beharrezkoak diren bolumena eta modelatua landu ahal izateko modu berriak aurkitzeko erabili zuten. Ondorengo mendeetan gehien erabili ohi zen materiala izaten jarraitu zuen giza gorputza irudikatzen zuten marrazkietarako. Klarion beltza oso material malgua da eta, beraz, eskuaren presioa aldatu besterik ez da egin behar lodiera eta fintasun desberdineko trazuak, edo pigmentazio desberdinekoak lortzeko. Hala, oso aukera anitzak eskaintzen dizkio artistari.