hezkuntza-edukia
Ikatz-ziria
- Izenburua:
- Ikatz-ziria
- Erakusketa:
- Migel Anjel eta bere garaia
- Gaiak:
- Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Lerroa | Materiala
- Mugimendu artistikoak:
- Errenazimentua
- Teknikak:
- Marrazkia
Ikatz-ziria marrazketarako material zaharrenetako bat da. Besteren artean, sahatsaren edo mahats-parraren zura ontzi hermetikoetan goi-tenperaturetan errez lortzen da. Horrela, zura ikaztu egiten da, eta zirietako bakoitza marrazketarako tresna gisa erabiltzeko prest geratzen da. Errenazimentuko pintoreentzat, ikatz-ziria oso baliagarria zen marrazkiaren hasierako fasean aldaketak erraz egin zitzaketelako, gustukoak ez zituzten zatiak hegazti lumaz ezabatuz. Marrazkia amaitu ondoren, pintzela, luma edo zilarrezko punta erabiliz lantzen zuten, eta ikatz arrastoak eskuilaz kentzen zituzten.
Ikatz-ziriak tonu-efektu finak eta erabatekoak lortzeko aukera ematen du, baita trazu zabalak eta gehiegi zehaztu gabeak egiteko ere. Ikatz-ziriaz lortutako lerroak eztiak edo indar handikoak izan daitezke, berealdiko adierazkortasuna eta malgutasuna eskaintzen dute, beraz.