Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

hezkuntza-edukia

Grabatua

Grabatua Errenazimentuaren eragileetako bat izan zela esan daiteke. Ikuspegi historikotik, grabatua prozedura industriala irudikapen artistikoan aplikatu ahal izateko lehenengo saialdi arrakastatsua izan zen.

Grabatuaren teknikak funtsezko bi prozedura biltzen ditu:

Hutsezko grabatua: metalezko matrize batekin egiten da, kobrezkoa izanik erabiliena, eta beheraguneak eginez landua.

1. Grabatu zuzena (berana, punta lehorra edo beltzera): tresnaren bat erabiliz egiten dira ebakiak.
2. Zeharkako grabatua (akuafortea, urtinta): azidoak metalean eragindako korrosioaren emaitza dira ebakiak. Erliebezko grabatua: erliebean landutako matrizearekin egiten da. Matrizea zurezkoa izan ohi da, eta horregatik teknika honi xilografia edo zur-grabaketa deitzen zaio.