Edukira zuzenean joan

Migel Anjel eta bere garaia

hezkuntza-edukia

Luma eta tinta

Izenburua:
Luma eta tinta
Erakusketa:
Migel Anjel eta bere garaia
Gaiak:
Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Lerroa | Materiala
Mugimendu artistikoak:
Errenazimentua
Teknikak:
Marrazkia | Tinta | Tinta txinatarra

Luma eta tinta, idazteko baliabide arruntak, antzinatean erabiltzen zituzten jadanik marrazkiak egiteko, tinta txinatarra izanik jendeak gehien ezagutzen duen tinta mota. Aldi klasikoan kanaberazko lumak erabiltzen zituzten, trazu gogor eta lodikoak; Erdi Aroan, hegazti lumen erabilera zabaldu zen, bere trazua malguagoa eta arinagoa zenez lerro finagoak eta modulatuagoak egitea ahalbidetzen zuelako. XVI. mendean aniztu egin ziren luma-motak, eta zurezko eta metalezko lumekin esperimentatu zuten. XIX. mendeaz geroztik metalezko lumak izan dira nagusitu direnak. Lumaren arrastoa, lerro zuzena eta nabaria alegia, finko geratzen da behin ezarri ondoren; artisten aldetik trebetasun handia behar izaten da beraz. Izan ere, Errenazimentuan tintaz marraztu ohi zuten ikatz-ziriaz egiten zituzten marrazkien gainetik, hegazti lumarekin ikatz-ziriaren trazuak azaletik ezabatu ondoren.