hezkuntza-edukia
Xilografia edo zur-grabaketa
- Izenburua:
- Xilografia edo zur-grabaketa
- Erakusketa:
- Migel Anjel eta bere garaia
- Gaiak:
- Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Materiala
- Teknikak:
- Estanpazioa | Grabatua | Marrazkia | Xilografia
Xilografia hitzak grekozko “xylon” eta “grafos” terminoetan du jatorria. Lehenengoak zura esan nahi du eta bigarrenak grabatua. Ezagutzen den grabatu-sistema zaharrena da. XV. mendearen hasieran izan zuen benetako goraldia Herbehereetan, Alemanian eta Frantzian.
Grabatuaren oinarrizko teknika zura hustean zetzan, artistaren marrazkiak markatutako lerroen bi aldeetara, irudiaren ingurua zur zatiaren gainazaletik irtenarazteko. Arrabolaren laguntzaz, zur-zatia olio-tintaz bustitzen zuten, zur-zatiaren gainean paper-orri bat ipintzen zuten eta txartatzeko tresna batekin igurtziz grabatzen zuten irudia, edo zur-zatia eta papera torkulutik pasaraziz.
Hainbat koloretako xilografia lortzeko, plantxa bat grabatu behar izaten da nahi dugun kolore bakoitzeko, eta ondoren elkarren gainean estanpatu behar dira.