hezkuntza-edukia
Pintzela [I]
- Izenburua:
- Pintzela [I]
- Erakusketa:
- Migel Anjel eta bere garaia
- Gaiak:
- Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Argia | Bolumena | Materiala | Mugimendua
- Teknikak:
- Esfumatura | Marrazkia
- Artelan motak:
- Pintura
Pinturari dagokion tresna izanik, pintzela marrazkiaren historiaren osagai izan da hasiera-hasieratik. Erdi Aroan batik bat lumaren ordez edo alternatiba gisa erabiltzen zuten. Geroago, argiaren bariazioak jasotzeko eta bolumenak eta mugimenduak nabarmentzeko erabiltzen zuten gehienbat. Kolore urtuak erabiliz, pintzelak gune zabalak kolorez itzaleztatzea ahalbidetzen zuen, sfumato teknikaz baino azkarrago.