katalogoa
13. buru-ariketa baterako argibideak, 1974
Bruce Nauman
- Izenburua:
- 13. buru-ariketa baterako argibideak, 1974
- Egilea:
- Bruce Nauman
- Argitalpena:
- Bilbo: Guggenheim Bilbao Museoa, 2017
- Neurriak:
- 31,5 x 23 cm.
- Orrialdeak:
- 228
- ISBN:
- 978-84-95216-81-6
- Lege gordailua:
- BI-1783-2017
- Erakusketa:
- Artea eta espazioa
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta espazioa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Arte Kontzeptuala
ARGIBIDEAK
A. ETZAN ZAITEZ LURREAN, AHUSPEZ, ESPAZIOAREN ERDIGUNETIK GERTU, ETA, PIXKANA-PIXKANA, UTZI GORPUTZARI LURREAN HONDORATZEN. BEGIAK IREKITA MANTENDU.
B. ETZAN ZAITEZ LURREAN, AHOZ GORA, ESPAZIOAREN ERDIGUNETIK GERTU, ETA, PIXKANA-PIXKANA, UTZI LURRARI ZURE INGURUAN ALTXA DADIN. BEGIAK IREKITA MANTENDU.
Hau buru-ariketa bat da.
Praktikatu egunero ordu batez.
Aurrena, praktikatu ordu erdi batez A atala; gero, etenaldi bat egin, behar bezain luzea, gogoa husteko eta gorputza lasaitzeko; eta, azkenik, praktikatu ordu erdi batez B atala.
Hasieran, normala da segundo edo minutu gutxi batzuetan
kontzentrazioa galtzea edo ariketan etenaldiak gertatzea.
Halakoetan, hasi berriro hasieratik, besterik gabe, eta jarraitu ariketa errepikatzen,
ordu erdiko saio bat osorik burutzea lortu arte.
Ariketa ordu erdi osoz segidan eta etenik gabe egitean
dago zailtasuna: hau da, A atalari (hots, gorputza lurrean hondoratzeari)
edo B atalari (hots, lurrari zure gainetik altxatzen uzteari)
ordu erdiko saio oso bat eskaintzean.
A ariketaren kasuan, oso lagungarria gertatzen da ikuspen periferikoaren kontzientzia hartzea: erabil ezazu ikuspen hori aretoko ertzetako tartea nabarmentzeko;
hondora zaitez ertzen azpitik aurrena,
eta lur azpian ondoren.
B ariketaren kasuan, berriz, desaktibatu ikuspen periferikoa, eta tunel-ikuspenaren kontzientzia hartu: era horretan, espazioaren ertzak desagertzen hasiko dira, espazioaren erdigunea zure inguruan altxatzearekin batera.
Kasu bietan, kontuz jardun, ariketa amaitzean, gogoa eta gorputza lasaitzeko orduan.
[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L.
Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]