katalogoa
Artea eta espazioa erakusketa dela-eta egindako adierazpena
Zarina Hashmi
- Izenburua:
- Artea eta espazioa erakusketa dela-eta egindako adierazpena
- Egilea:
- Zarina Hashmi
- Argitalpena:
- Bilbo: Guggenheim Bilbao Museoa, 2017
- Neurriak:
- 31,5 x 23 cm.
- Orrialdeak:
- 228
- ISBN:
- 978-84-95216-81-6
- Lege gordailua:
- BI-1783-2017
- Erakusketa:
- Artea eta espazioa
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Materiala
- Artelan motak:
- Grabatua
Sanganer (Rajastan) herrixkako papera ekoizteko produkzio-zentroan nengoela deskubritu nuen nik nolako potentziala duen paper-oreak askotariko objektuak —eta ez soilik paper-orri lauak— fabrikatzeko.
Paper-orez egindako modelaketak mâché paperez egindakoekin nahasi ohi dira, baina ez dira inondik ere gauza bera. Paper-orezkoetan ez da kolarik erabiltzen. Paper-orea zanpatuz ura erauzi ondoren, paper-zuntzak “hidrogeno-zubi” edo “hidrogeno-lotura” izeneko prozesuaren bidez batzen dira. Nik plastikozko moldeak erabili ohi ditut. Horrela, zuntzak uzkurtzen direnean, erraz atera dezaket pieza bere moldetik. Ondoren, agata-harri batez leundu behar da pieza: zuntz askeak atera eta irregulartasunak agerian gelditzen dira horrela. Ez dut gizakiak fabrikatutako materialik erabiltzen. Paper-orea koloreztatzeko erabiltzen ditudan pigmentuak naturalak dira denak. Grafitoa iraunkorra da eta ez du bizitasunik galtzen.
Nik grabatzailetzat daukat neure burua, ez eskultoretzat. Tinta eta papera dira nire adierazpideak. Betidanik izan dut gustuko haren ukitua eta hauskortasuna, egunen batean jatorri eta sorburu duen lur horretara atzera bihurtuko dela jakitea.
New York, 2017ko ekaina
[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L.
Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]