Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

Markus Lüpertz, Chillida I (2003)

Info gehiago

Pierre Alechinsky, Zuri lurrunkorra (Chillidarentzat) (2003)

Info gehiago

Iruzkinak

Georg Baselitz, Linker Fuss (für Chillida) (2001)

Izenburua:
Georg Baselitz, Linker Fuss (für Chillida) (2001)
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Giza gorputza | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Forma | Alemania
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Baselitz, Georg | Chillida Juantegui, Eduardo

Georg Baselitz Alemaniako artista bizi ezagunenetakoa da. Hamar urte zeramatzan pintatzen bere pinturako motiboak azpikoz gora irudikatzen hasi zenean. Hori 1960ko hamarkadaren amaieran gertatu zen. Hemen ikusten duzun pintura 2001ekoa da. Ezker hanka du izena, eta Chillida-ri eskainia dago. Baselitzek esaten du beti begiratzen ziela Chillidak egindako eskuen marrazkiei. Gero, erabaki zuen oinen gaia abiapuntu paregabea izango zela euskal artistaren lanera hurbiltzeko.

Baselitzek motiboak azpikoz gora margotzen ditu, pinturak irudikapenarekin duen mendekotasunari eta pintoreak ohitura ezagunekin duen dependentziari aurre egiteko. Ez dio mihiseari buelta ematen, alegia, objektua hankaz gora pintatzen du. Hori dema handia da artistaren jardueran: era horretan lan eginez, formak marrazteko orduan motiboak lehen aldiz aztertzen dituztenen zailtasun berberak ditu. Hartara, formaren balioa gertutik esploratzeko gai da, edukiaren zamatik askatua.

Horri buruz galdetu ziotenean, Baselitzek honako hau azaldu zuen:

Arau artifiziala da, baina ez ohiko arauak baino artifizialagoa. Pinturak edo paperak ez dute berezko orientaziorik, ez goirik eta ez beherik, ezkerrik edo eskuinik. Hori forma onartua baino ez da, ohitura hutsa. Eta nik ohitura horiei aurka eginez pintatzea lortu dut, motiboak azpikoz gora jarriz”.

Erakusketa berezi honen gaiaren eta pintura honetako Ezker hankaren ildotik, esanguratsua da Eduardo Chillidak egindako lana ere: hain zuzen, irudikapen trebeen ohiko prozesua ezegonkor bihurtzeko metodo sortzaileak esploratu zituen. Baselitzek bezalaxe, oztopoa nahita erabili izan zuen. Eskuin eskua bizkarrean lotzen zuen eta ezkerrarekin marrazten. Birtuosismoa saihesteko beste era bat zen, gainera, sormen-prozesua berriz balioztatzera eta lanerako bide berriak bilatzera bultzatzen zuena.

Baselitzek honako hau esan zuen:

Alderantziz pintatzen dut. Prozesua berez nahiko oldarkorra da, oztopo handia delako, eta ez soilik ikuslearentzako, alegia, niretzat ere bai. Etengabe saiatzen naiz halako oztopoak edo eragozpideak eraikitzen. Eta gero pinturaren inguruan ibiltzen naiz, mihisea lurrean dagoela. Mihisearen atzean dagoen zerbait atzematen saiatzen naiz, eskuen bitartez baino, oinen bitartez jarduten duena”.

BESTE ATALAK

Erakusketako sarrera

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Markus Lüpertz, Chillida I (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Georg Baselitz, Linker Fuss (für Chillida) (2001)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Pierre Alechinsky, Zuri lurrunkorra (Chillidarentzat) (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ellsworth Kelly, Izenburugabea (1983)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Anish Kapoor, Urmaela (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Miquel Barceló, Maskorrak hutsik (2005)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Manolo Valdes, Horta de Ebro (Chillidaren omenez), 2003

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mimmo Paladino‑ren, Richard Serra‑ren eta Eduardo Chillida‑ren kanpoko hiru eskultura

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago