Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

Markus Lüpertz, Chillida I (2003)

Info gehiago

Iruzkinak

Erakusketako sarrera

Erakusketa hau 2002. urtean hildako Eduardo Chillida euskal eskultorearen ondareari eskainia dago. Talde-omenaldi honetan eskuzabaltasunez parte hartu duten berrogeita bost artista gonbidaturen lana bildu da. Horietako batzuek, berariaz sortu dituzte lanak erakusketa honetarako. Beste artista batzuek, aldiz, sortzaile handiari zeharka erreferentzia egiten dioten lanak ekarri dituzte. Horiez gain, zuzenean Chillidari lotzen ez zaizkion hainbat lan ere badira, sortu dituzten artistek errespetua adierazte aldera ekarri dituztenak. Erakusketa Grupo Urvasco taldearen babes eskuzabalari esker egin ahal izan da.

Chillida Donostian jaio zen, 1924an. Lehenengo erakusketa 1950ean egin zuen Parisen, eta haren lana mundu osoko atzera begirako erakusketa garrantzitsuetan erakutsi da. Izen handiko sari ugari eman diote, haren arte sinple baina sakona omentzeko. Gaur egun, haren eskultura gogoangarriak hogei museotan baino gehiagotan daude ikusgai, bai eta atari zabalean ere; esaterako: Donostian, itsasoari begira, eta Japonian, mendian.

Bere lanean, Eduardo Chillidak errespetu berezia zien artistei omenaldia egin zien, laguntasuna edo mirespena adierazteko. Artelanak hainbat pertsonari eskaini zizkion, hala nola Alexander Calder, Georges Braque, Cy Twombly edo Joan Miró artistei, besteak beste. Lan horiek artista horien pintura eta eskultura islatzeko eta interpretatzeko prozesutik garatu ziren. Ikusizko arteez gain, Bachen musikarekin ere lotura berezia izan zuen. Bere lan onenetako batzuen pizgarri izan zuen, izan ere.

Hala ere, hil zenean, beste artista batzuek ez zioten Chillidari omenaldi ezagunik egin. Hortaz, zilegi da erakusketa honek orain keinu hori egiteko aukera duten artista bizien lana biltzea. Lanak hainbat euskarritan aurkeztu dira, eta nazioarteko artista ugari dago ikusgai: Manolo Valdés, Georg Baselitz, Antony Caro eta Pierre Alechinsky, besteak beste. Hogeigarren mendeko artista sortzaile garrantzitsuenetako baten adierazgarri egokia dira.

Chillidak «hutsunearen arkitektotzat» zuen bere burua. Burdinarekin, zurarekin, granitoarekin, alabastroarekin edo beste edozein materialekin lan eginda ere, haren estiloaren oinarria oso soila da. Erretorikazko gehiegikeriak saihesten ditu. Hitzez espresatutako omenaldia baino areago, erakusketa honen muina, nork bere erara, Chillida gogora ekartzen diguten edo Chillida eskultoreari buruz mintzatzen zaizkigun artelanen soiltasuna da.

BESTE ATALAK

Erakusketako sarrera

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Markus Lüpertz, Chillida I (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Georg Baselitz, Linker Fuss (für Chillida) (2001)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Pierre Alechinsky, Zuri lurrunkorra (Chillidarentzat) (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ellsworth Kelly, Izenburugabea (1983)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Anish Kapoor, Urmaela (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Miquel Barceló, Maskorrak hutsik (2005)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Manolo Valdes, Horta de Ebro (Chillidaren omenez), 2003

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mimmo Paladino‑ren, Richard Serra‑ren eta Eduardo Chillida‑ren kanpoko hiru eskultura

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago