Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

Ellsworth Kelly, Izenburugabea (1983)

Info gehiago

Miquel Barceló, Maskorrak hutsik (2005)

Info gehiago

Iruzkinak

Anish Kapoor, Urmaela (2003)

Izenburua:
Anish Kapoor, Urmaela (2003)
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Gainazala
Mugimendu artistikoak:
Minimalismoa
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Chillida Juantegui, Eduardo | Kapoor, Anish

Lan hau Anish Kapoor eskultoreak berriki egin du. Anish Kapoor Bonbain jaio zen, Indian. 1973az geroztik, Londresen bizi da, eta han lan egin du. Obra hau altzairu lakatuz eginda dago, eta Urmaela du izena. “Erreferentzia duten lanetako” pieza bat da. Hemen Chillida aipatzen da, gainazaleko lakaren bitartez.

Kapoorren eskultura 1960ko eta 1970eko hamarkadetako Estatu Batuetako eskultura minimalistaren jatorrizko formez eta logika intelektualaz baliatzen da, baina bere lanak alderdi emozional bizia eta kontenplaziozko izaera ditu, eta horrek bereizi egiten du aurrekari arrazional haietatik.

Kapoorren lanean behin baino gehiagotan azaltzen den gaietako bat «hutsa» da, alegia, hutsune neurgaitza eta muga gabeko espazioa. Urmaelari behatuz gero, zulo beltz baten edo sakonera handien barrura begiratzen ari zarela senti dezakezu. Begiek zalantza egiten dute halako objektuen aurrean, eta efektu hori Kanpoorren hainbat lanekin gertatzen da. Artistak honako azalpen hauek ematen ditu:

Hutsak presentzia ugari du. Beldur gisa azaltzen da, norbera galtzeagatik, objekturik ezetik eta norberarik ezetik. Objekturik ezean, gorputzean, haitzuloan, umetokian… objektuak nolabait kontsumitzen zaituen ideia. Beti erakarri izan nau beldurrak, bertigoak, erortzen ari naizen sentsazioak, barrurantz tira egiten didatela sentitzeak”.

Kapoorren lanak sarritan du purutasun ukiezina eta oreka samurra, eta mundu materialaren kaosetik haratago joateko nahia iradokitzen du. Begiratu hemen erakusten den urmaelaren gainazal distiratsuari. Interferentzia txikienak ere asalda dezake. Urmaela egin zuen garaian, Kapoorrek honako hau azaldu zuen:

"Benetan sentitzen dut arteak erlijioaren moduko funtzioa duela. Nolabait, ez da nahikoa objektuak egitea edo sortzea; sortze-prozesuaz haratago joateko beharra dago. Indiar pentsamenduaren alderdi zahar batekin bat dator. Alegia, horren arabera, badira beren burua adierazten duten objektuak: beren burua egiten dute. Objektu horien bitxikeria da, hain zuzen, egin egiten direla, nahiz eta, mitologiaren arabera, ez diren egiten. Formak munduan duen presentzia azaltzeko ideia liluragarria da”.

BESTE ATALAK

Erakusketako sarrera

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Markus Lüpertz, Chillida I (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Georg Baselitz, Linker Fuss (für Chillida) (2001)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Pierre Alechinsky, Zuri lurrunkorra (Chillidarentzat) (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ellsworth Kelly, Izenburugabea (1983)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Anish Kapoor, Urmaela (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Miquel Barceló, Maskorrak hutsik (2005)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Manolo Valdes, Horta de Ebro (Chillidaren omenez), 2003

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mimmo Paladino‑ren, Richard Serra‑ren eta Eduardo Chillida‑ren kanpoko hiru eskultura

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago