Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

Manolo Valdes, Horta de Ebro (Chillidaren omenez), 2003

Info gehiago

Iruzkinak

Mimmo Paladino‑ren, Richard Serra‑ren eta Eduardo Chillida‑ren kanpoko hiru eskultura

Izenburua:
Mimmo Paladino‑ren, Richard Serra‑ren eta Eduardo Chillida‑ren kanpoko hiru eskultura
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta identitatea | Sorkuntza artistikoa | Argia | Gainazala | Geometria | Materiala | Espiritualtasuna
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Figuratiboa
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Chillida Juantegui, Eduardo | Paladino, Mimmo | Serra, Richard

Museotik ateratzen bazara, kanpoan hiru eskulturako multzoa aurkituko duzu, monumentuzko hiru obra handik osatua; gerraondoko artista ospetsuenetako hiruk eginak dira, hain zuzen. Gai bera erabili zen hirurak egiteko, altzairua, alegia; eta forjaketa-prozesu tradizionalak erabili ziren. Gai horren gainazala aldatu egiten da denboraren poderioz, eta urteen patina hartzen du. Guztiek dituzten ezaugarri berdin horiek gorabehera, eskultura bakoitzak ongi bereizitako izaera du; izan ere, hiru eskultore horiek nork bere ikuspegi filosofiko bakarra oinarri hartuta lan egin zuten.

Gurdia [Carro] izenekoa Mimmo Paladino artista italiarrak egin zuen 1998an. Lan horrek zuzeneko erantzuna ematen dio Chillidak tresnetan zuen funtsezko interesari. Gurdiaren luzera erabilgaitzak eta egitura traketsak ez dute garraio eraginkorra irudikatzen; aitzitik, iraganeko aztarna dirudi. Artista honen lanean, sarritan konbinatzen dira elementu geometrikoak eta gai erlijioso edo mitologikoak gogorarazten dituzten forma figuratiboak. Eskulturaren ikuspegi arkeologikoa ikusten da sarritan, esaterako, eskulturetan topatutako gauza anbiguoak edo puskak sartzen dituenean. Hemen, eskulturazko irudi baten puskak oreka egongaitzean daude gurdiaren gainean; horrela, bi asoziazio sortzen dira: indusketa arkeologikoarekin lotzen da, batetik, eta, bestetik, gurdia hildakoen garraiobide gisa iradokitzen da. Baina lan hau neurri berean da azken denboretako eskulturaren jardunbideari buruzko gogoeta nahiz arteak mundu kosmiko, arkaiko eta espiritualekin duen loturari buruzko gogoeta.

Paladinoren Gurdia lanarekin batera, Richard Serraren eta Eduardo Chillidaren beraren lanak daude. Serra‑ren eskultura Momentum deitzen da, eta 2003. urtean egin zuen. Serrak, bere azken lanetako askotan, aztertu du bere eskulturen ikusleek nola sentitzen duten espazioa hainbat eratan; esaterako, nola mugitzen diren eskulturaren barru‑barruko espaziotik museoko edo haren inguruetako espazio publikora.

Azkenik, Chillidaren monumentuzko lan eskerga dago. Haren izenburua Argiaren bila [Buscando la Luz] da. Eskulturaren pisua ia 20 tona da, eta, hala ere, gizakiaren eskuetan aldatzen den edo biguntzen den materialaren ideia iradokitzen du. Kanpoan, aire zabalean, altzairuak argia harrapatzen du, eta egokia da lana hemen, Chillidaren sorterrian jarri izana. Chillidak hemen argiak duen ezaugarri berezia aipatu zuen, eta beretzat zuen esanahia azaldu zuen:

“Leku guztiak dira perfektuak, bertara egokitua egonez gero, eta nik, hemen, Euskal Herrian, nire lekuan nagoela sentitzen dut, lurrari egokitua dagoen zuhaitzaren antzera, bere eremuan baina besoak mundura zabalik. Gizon baten lana egiten ahalegintzen ari naiz, nire lana, ni neu naizelako, eta hemengoa naizenez, obra honek kolore bereziak izango ditu, eta argia beltza, halakoa baita gurea”.

BESTE ATALAK

Erakusketako sarrera

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Markus Lüpertz, Chillida I (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Georg Baselitz, Linker Fuss (für Chillida) (2001)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Pierre Alechinsky, Zuri lurrunkorra (Chillidarentzat) (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ellsworth Kelly, Izenburugabea (1983)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Anish Kapoor, Urmaela (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Miquel Barceló, Maskorrak hutsik (2005)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Manolo Valdes, Horta de Ebro (Chillidaren omenez), 2003

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mimmo Paladino‑ren, Richard Serra‑ren eta Eduardo Chillida‑ren kanpoko hiru eskultura

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago