Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

Anish Kapoor, Urmaela (2003)

Info gehiago

Manolo Valdes, Horta de Ebro (Chillidaren omenez), 2003

Info gehiago

Iruzkinak

Miquel Barceló, Maskorrak hutsik (2005)

Izenburua:
Miquel Barceló, Maskorrak hutsik (2005)
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Artea eta musika | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Ingurunea eta natura | Dualtasuna
Artelan motak:
Artisautza | Eskultura | Grabatua | Pintura
Aipatutako artistak:
Barceló, Miquel | Chillida Juantegui, Eduardo

Miquel Barceló-k orain gutxi egin du maskor hutsak irudikatzen dituen obra hau. Mallorca uhartean jaio zen, eta han piztu zitzaion muino idorrekiko, arrantzarekiko, eta ur-azpiko paisaiekiko grina. Palmako katedralean egin zuen lan erraldoiagatik da ezaguna. Izan ere, 300 metro koadrotik gorako horma-zeramika moldatu zuen, arrainen eta ogien mirakulua irudikatuz.

Hemen ikusgai dagoen obra Chillidari berari eskaini dio, eta, lan honetan, Barcelók alde batera utzi ditu hain ohikoak dituen koloreak, eta itzalez jositako lana sortu du, beltz- eta zuri-sorta handia baliatuz. Barcelók sarritan jorratu du itsasoaren gaia, eta hainbat ikuspegitatik landu du. Haren lan batzuetan, itsasoa goi‑goitik erakusten digu, eta masa trinkoaren itxura hartzen diogu. Beste obra batzuetan, aldiz, artistak itsas hondoan bertan irudikatzen du bere burua: hango bizitza oparoan barneratzen da, eta haren berri ematen digu, botanikari edo zoologo poeta baten antzera. Barcelók hondartzan bertan lan egin izan du, ia itsasoa ukituz. Batzuetan, harea, maskor zatiak eta alga hondarrak gehitzen dizkie lanei.

Obra honetako maskorrak angelu guztietatik aztertu ditu. Gorriz trazatuak daude, betiereko ur ingurunean edo osifikatutako materialean zintzilik. Behin eta berriz, haren lanek itsaso sakoneko formak, hondarrak, eskeletoak eta bizitza-arrastoak biltzen dituzte, hutsik dauden maskor hauen antzera. Maskorrak naturaren oparotasunaren eta aniztasunaren lekukoak dira, baina, aldi berean, heriotzaren eta bizitzaren iragankortasunaren berri ematen digute.

Obra honetako irudiak Bach‑en musikaren ikusizko metafora gisa ere sortu zituen. Konpositore handi horren lana inspirazio-iturri garrantzitsua izan zen Chillidarentzat. Izan ere, bost eskultura eta grabatu liburu bat eskaini zizkion Bachi berari. Are gehiago, Chillidaren lana musikaren sonoritateari oso lotua zegoela esan izan da.

Obra honi begiratuta, mihisearen azalean pigmentuzko ustekabeko efektuak ageri direla atzemango dugu. Hartara, artistak halabeharrari bide ematen dio. Izan ere, Barceló jabetua dago naturan izaten diren ordenarik gabeko arraildura eta pitzadurez. Obra hau egin baino urte asko lehenago, honako hau idatzi zuen bere eguneroko batean: “Ordena tokian tokikoa da; ordenarik eza, berriz, unibertsala”.

BESTE ATALAK

Erakusketako sarrera

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Markus Lüpertz, Chillida I (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Georg Baselitz, Linker Fuss (für Chillida) (2001)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Pierre Alechinsky, Zuri lurrunkorra (Chillidarentzat) (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ellsworth Kelly, Izenburugabea (1983)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Anish Kapoor, Urmaela (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Miquel Barceló, Maskorrak hutsik (2005)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Manolo Valdes, Horta de Ebro (Chillidaren omenez), 2003

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mimmo Paladino‑ren, Richard Serra‑ren eta Eduardo Chillida‑ren kanpoko hiru eskultura

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago