Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

Georg Baselitz, Linker Fuss (für Chillida) (2001)

Info gehiago

Ellsworth Kelly, Izenburugabea (1983)

Info gehiago

Iruzkinak

Pierre Alechinsky, Zuri lurrunkorra (Chillidarentzat) (2003)

Izenburua:
Pierre Alechinsky, Zuri lurrunkorra (Chillidarentzat) (2003)
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Figuratiboa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Alechinsky, Pierre | Chillida Juantegui, Eduardo

Pintura handi hau Eduardo Chillida hil eta gero egin zen. Zuri lurrunkorra du izena, eta sortzaileak, hau da, Pierre Alechinskyk, euskal artista handiari eskaini zion.

Alechinsky belgikarra zen, eta CoBrA artista taldeko kide. Talde horren izena taldeko artisten hirietatik atera zuten, alegia, Kopenhage, Brusela eta Amsterdam hirietatik. Taldea 1948an sortu zuten manifestu batekin. Alechinskyren hitzetan, «hitzontzikeriaren, zalantzaren eta zentralismoaren aurka» zeuden. Arketipoetan eta oinarrizko formetan interesa zuten. Horretarako, besteak beste, Jung‑en psikoanalisia eta Picasso-ren lana hartu zituzten oinarri. Hain zuzen, Alechinskyk Picasso «guztion aitatzat» jotzen zuen.

Alechinskyren lanak askotan muga fina ezartzen du abstrakzioaren eta figurazioaren artean. Hemen ikusgai dagoen pinturan, forma misteriotsu zuri “lurrunkorrak” konposizio erritmikoan konbinatzen dira, ordena handiagoko marjina eskematikoaren eta geometrikoaren gainean. Ertz batean, puntada moduko markak daude eta forma zuri itzelak inguratzen dituzte. Alegia, markoa geratzen da markoaren barruan. Hori maiz gertatzen da haren lanean, eta artistak behin baino gehiagotan azaldu du marjinek eta ertzek bere artean duten garrantzia. Elkarrizketa batean honako hau adierazi zuen:

Markoaren atzean zera dago,… alegia, gainerako guztia! Tropel alderraiak, kanpoko mundua, hain dira boteretsuak paper edo mihise gaineko laukizuzen txikiarekin alderatzen dituzunean. Ohartzen naiz zeinen premiazkoa den, ez soilik laukizuzena bera egitean kontzentratzea, hots, bai eta laukizuzenaren mugak, marjinak, egitean ere”.

André Breton Parisko surrealisten buru zenak Alechinskyri bisita egin zion 1963an, eta honako hau idatzi zion:

Artean gehien estimatzen dudana zuk eskatzen duzuna da: kurbak korapilatzeko ahalmena, forma nabarmen organikoa, koloretik eta argitik lortzen duzun emakume-otzantasun alaia”.

1960ko hamarkadan Parisera joan zenetik egindako lan gehiena bezala, pintura hau egiteko pintura akrilikoak erabili ditu paper gainean, eta mihise gainean muntatua dago.

BESTE ATALAK

Erakusketako sarrera

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Markus Lüpertz, Chillida I (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Georg Baselitz, Linker Fuss (für Chillida) (2001)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Pierre Alechinsky, Zuri lurrunkorra (Chillidarentzat) (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ellsworth Kelly, Izenburugabea (1983)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Anish Kapoor, Urmaela (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Miquel Barceló, Maskorrak hutsik (2005)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Manolo Valdes, Horta de Ebro (Chillidaren omenez), 2003

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mimmo Paladino‑ren, Richard Serra‑ren eta Eduardo Chillida‑ren kanpoko hiru eskultura

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago