Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

Pierre Alechinsky, Zuri lurrunkorra (Chillidarentzat) (2003)

Info gehiago

Anish Kapoor, Urmaela (2003)

Info gehiago

Iruzkinak

Ellsworth Kelly, Izenburugabea (1983)

Izenburua:
Ellsworth Kelly, Izenburugabea (1983)
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | AEB | Dualtasuna
Mugimendu artistikoak:
Abstrakzio Postpiktorikoa | | Arte Abstraktua | Minimalismoa | Surrealismoa
Teknikak:
Collage
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Chillida Juantegui, Eduardo | Kelly, Ellsworth

Ellsworth Kelly artista garrantzitsua da Estatu Batuetako gerra-osteko artean. 1950eko hamarkadan Frantzian bizi izan zen, eta han artista surrealistekin harremana izan zuen, hala nola Jean Arp-ekin. Haren eraginpean hasi zen zurezko erliebeak eta collageak egiten, zoriaren arauen arabera antolatutako elementuekin. Gero, 1960ko hamarkadan pertsona entzutetsua bilakatu zen Estatu Batuetan, “pinturaz geroko abstrakzio” gisa ezagutzen den artearen garapen zabalaren eta erabatekoaren baitan. Estilo horren ezaugarria forma geometriko sinpleak ziren, xehetasunik edo zantzu narratiborik edo sinbolikorik gabeak.

Hemen ikusgai den izenburu gabeko pieza 1983an egin zuen. Kellyk gogo bizia zuen erakusketa honetan parte hartzeko. Chillida halabeharrez ezagutu zuen Louvren 1949an, biak ikasleak zirenean. Bi artistek berriz ikusi zuten elkar Dallasen 1989an. Kellyren ekarpen hau bere lanen bildumakoa da. Tamalez, ezin izan du Chillidari zuzenean eskainitako piezarik egin, lan handia duelako bere laurogeigarren urtebetetzea dela eta.

Altzairuzko forma handi hau lauki betegina izango litzateke, alde makurrarengatik ez balitz. Bi forma horiek, hau da, geometrikoa eta lerromakurra, bateratzea ohiko ezaugarria da Kellyren lanean. Aldi berean ordena eta zoria, simetria eta asimetria iradokitzen ditu. Ikusle gisa dugun hautemate-prozesuari buruz asko esaten du forma horrek: lauki handia ikus dezakegu, alde bat makurra duena; edo oso biribil handi baten segmentu txikia. Halako anbiguotasuna dago Kellyren lanaren azpian.

Badira bestelako paradoxak ere. Kellyren lanak batzuetan minimalista ematen du, nahiz eta Kellyk berak etiketa hori arbuiatzen duen, nahiago duelako formen “askatasunari” buruz hitz egitea. Pieza honen materiala eta lodiera direla medio, artelana ote den zalantzan jarri da. Ez da sartzen ez “pintura” kategorian ez eta “eskulturan” ere. Kellyk kolore bakarreko formak egin zituen mihiseetan urte askoan zehar. Hemen ikusten den altzairuzko lanak joera hori du oinarri. 1991. urtean honako hau esan zuen:

Azken aldian, nire pinturak egiazko askapena direla sentitzen hasi naiz… Hormako objektuen gisakoak dira”.

Kellyren lana, funtsean, formei buruzkoa da, eta sarritan naturako zatiei buruzkoa. Monumentuzko eskulturak nahiz paper gainean inprimatutako irudi txikiak eta gertukoak izan daitezke. Oso artista desberdinak izanagatik ere, Kellyk sentikortasun handia du formen, kurben eta forma geometrikoen ñabarduren aurrean, hain zuzen, Chillidak bezalaxe.

BESTE ATALAK

Erakusketako sarrera

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Markus Lüpertz, Chillida I (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Georg Baselitz, Linker Fuss (für Chillida) (2001)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Pierre Alechinsky, Zuri lurrunkorra (Chillidarentzat) (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Ellsworth Kelly, Izenburugabea (1983)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Anish Kapoor, Urmaela (2003)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Miquel Barceló, Maskorrak hutsik (2005)

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Manolo Valdes, Horta de Ebro (Chillidaren omenez), 2003

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago

Mimmo Paladino‑ren, Richard Serra‑ren eta Eduardo Chillida‑ren kanpoko hiru eskultura

Chillidaren omenez, Iruzkina, 2006

Info gehiago