Manolo Valdés. Pintura eta eskultura
Avignongo andereñoak, 1989
Margarita infanta, 1989
Iruzkinak
Burua I, 1997
- Izenburua:
- Burua I, 1997
- Erakusketa:
- Manolo Valdés. Pintura eta eskultura
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bolumena | Materiala | Materialtasuna | Tamaina | Testura | Erretratua eta autorretratua
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Eskultura | Grabatua
- Aipatutako artistak:
- Valdés, Manolo
Buru handi hau, areto honetan ikus ditzakezun 1997ko beste bi buruekin batera, eskultura oso handien serie batekoa da. Valdés-ek horietako batzuk Veneziako 48. Bienalean ikusgai jarri zituen, Espainiako ordezkari gisa hara joan zenean. Picasso-k 1946an bere maitale Françoise Gilot‑i egindako erretratu anitzei Valdések emandako erantzuna dute sorburu. Valdések eskalarekin jokatzen du hemen. Txikiak, barru‑barrukoak, bi dimentsiokoak diren Picassoren marrazkiak eta grabatuak hartuta; monumentalak, publikoak eta hiru dimentsiokoak diren eskultura bihurtu ditu. Buruak hutsik daude, eta trebezia nabarmenaz daude eginak, burdinaz eta zurezko taulekin, modu konplexuan. Hurbiletik begiratzen badiozue, taulen arteko tarteak ikusiko dituzue. Bere mihiseei lotuta eusten dieten ageriko josturetan bezala, objektuaren eraikuntzako markak ikusteko moduan uzten dizkigu. Nahiz eta oso ezberdinak izan, buru hauek, Valdések mihiseetan egindako pinturek bezala, oso azal ukigarria dute. Artistak bere materialei buruz duen ikuspegia, betiere, nabarmen asmakorra da, eta emaitza gisa testura eta efektu harrigarriak ematen ditu. Buru hauen azalak, askotan, landuak, karraskatuak, marruskatuak, margotuak eta metalarekin txertatuak agertzen zaizkigu.