Manolo Valdés. Pintura eta eskultura
Hostoa II, 1999
Neska hondartzan, 1990
Iruzkinak
Mariana erregina, 2001
- Izenburua:
- Mariana erregina, 2001
- Erakusketa:
- Manolo Valdés. Pintura eta eskultura
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta historia | Artea eta politika | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Materiala | Erretratua eta autorretratua | Dualtasuna
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Valdés, Manolo
Eskultura hau brontzez egin zuen Valdés-ek. Lan berria dugu, 2001ekoa. Duen izenburua, Mariana erregina, Espainiako XVII. mendeko erreginari buruz ari da. Felipe IV.aren bigarren emaztea zen, bai eta haren iloba ere. 15 urte baino ez zituen harekin ezkondu zutenean. Eskultura honen oinarritzat, Valdések, urteen buruan hainbat aldiz heldu dion lan bat hartu du: 1652an gorteko margolari nagusi Diego Velázquez-ek egindako erregina gaztearen erretratua, orain Madrilgo Pradoko museoan dagoena. Valdés liluratuta zeukaten, argi eta garbi, irudiaren jantzien kanpai-erako forma zurrunek. Uztaidun soineko handiaren forma, erreginaren orrazkera landuaren oihartzuna da. Horiek biak, Espainiako gizarteko goi mailako moda korapilatsuaren ezaugarri ziren. Pieza honi begiratuz, ohartzen gara brontzezko material astunaz, eta adierazten duen ehundura geruza fin eta zetatsuekin daukan harreman bitxiaz.
Aretoan dauden artelanei erreparatzen badiezu, ikusiko duzu erlazionatutako beste hainbat eskultura dagoela. Hainbat urtean zehar egin dira, hainbat materialez, eta zizelkatzeko eta akabera emateko hainbat teknika erabiliz. Batzuk, harrian edo marmolean tailatuak dira. Berebat, taula konplexuez egindako zurezko eskulturak ikus ditzakezu, eta ohiz kanpoko material bat, zinka, erabiliz egindako lehenagoko lan bat. Horietako zenbait erreginaren irudiak dira; beste batzuk, alabarenak, Margarita infantarenak. Eskulturak forma hutsak dira. Ez dira pintura osoei buruz ari, baizik eta xehetasun hautatu batzuetaz; kasu honetan, euren barne-eszena ilunetatik ateratako irudiak. Honela elkarrekin taldekatuta, lehenagoko erretratu historikoen errepikapen anitz gisa, artelan bakar, original, benetakoaren kontzeptuaren hauskortasuna gogorarazten digute. Valdésen lanak, bere osotasunean hartuta, desafio egiten die kontzeptu horiei, eta, hala eginda, arte ezagunari begiratzeko modu berriak iradokitzen ditu.