Edukira zuzenean joan

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura

Matisse aitzakiatzat, 1987

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Manolo Valdés artistak dagoeneko karrera luzea eta askotarikoa egin du, Espainian eta, azken garaian, Estatu Batuetan lanean arituta. Gero eta arreta handiagoa piztu dute, azken urteotan, haren metodo berritzaileek eta artearen historiaren eta eskultura nahiz pintura garaikidearen arteko erlazioaren esplorazio zorrotzak. Hartara, 1999ko Veneziako Bienalean Valdések ordezkatu zuen Espainia.

Valentzian 1942an jaioa, Frankoren Espainiako egoera errepresiboaren pean egin behar izan zituen Valdések artista-lanean aritutako lehenengo urteak. 1960ko hamarkadan, gero eta parte‑hartze handiagoa izan zuen demokraziaren aldeko mugimenduetan eta talde proiektuetan, betiere egoera politikoari buruz antzeko ideiak zituzten artistekin. 1964an, artista menderakaitzen talde txiki batekin, Equipo Crónica sortu zuen. Talde hura laster bihurtu zen bikote, hirugarren partaideak alde egin zuenean. Rafael Solbes-ekin batera, Valdések garai hartan gogoeta gehien eragin zuten eta satirarik zorrotzenak zekartzaten artelanetariko batzuk sortu zituen. Pop Artearen eragin garaikideetako batzuetatik, Surrealismoaren hondarretatik eta Pintura Informaletik edan zuten. Artista garaikideak miretsi zituzten, hala nola Francis Bacon britainiar margolaria; baina hasiera‑hasieratik iraganeko artea orainaldia ulertzeko bidea baino ez zen izan bientzat. XX. mende hasierako Europako abangoardiek piztu zuten bereziki haien interesa, hau da, De Stijlek, Konstruktibismoak eta Dadaismoak. Era berean, espainiar arte ondare aberatsa ere esploratzen hasi ziren, XVII. mendekoa batez ere. Velázquez-en, Greco-ren eta Ribera-ren maisulan ilun eta sakonek, iturri oparoa eskaini zioten haien arteari. Picasso izan zen beste iturri garrantzitsu bat. Tinta eta akriliko lauak erabiliz eta kolore biziekin margotuz, mihise handi ugari egin zituzten, iragana eta oraina, goi mailako kultura eta kultura herrikoia modu burutsuan uztartuz. Iraganaren eragina ukaezina izan arren, Equipo Crónicaren lanaren asmoa garaikideei eragitea zen erabat.

Sortu zituzten collage pintatu lotsagabeetan, elkarren kontra topo egiten zuten maisu handiek eta komiki bandetako irudiek. Artelan hauen ikusleak, askotan, bai artearen ondarea eta bai kultura garaikidea modu berritzailean ikusi beharrean izaten ziren.

Bien arteko partaidetza 1981ean amaitu zen, Rafael Solbesen heriotza goiztiarrarekin. 1980. hamarkadaren azken urteetatik geroztik Valdés New Yorken bizi da. Hamarkada batzuk geroago, haren bakarkako lana modu aipagarrian aldatu da. Askozaz sentsualago, ukigarriago eta keinuz beteago bihurtu da. Materialen erabilera askoz ere fisikoago bilakatu da. Erakusketa honetan, azalera urratuak eta tindatuak ikusiko dituzu; margolan zipriztinduak eta egur-zatiak; baina hasiera baten librea dirudien prozesu hau, betiere, kontrol zorrotz baten pean dago. Valdésen lanak iraganeko artearekiko elkarrizketa bati jarraitzen dio, Picasso, Matisse, Velázquez eta beste batzuk hartzen dituen jai-giroko elkarrizketa subertsibo bati. Erakusketa honetatik aukeratutako artelanek, eskulturari eta pinturari buruz, zentzuen eta adimenaren ikuspegia erakusten dute, ikusizko jakin‑min asegaitza, eta bereganatzeko hainbat estrategia sofistikatu.

 

BESTE ATALAK

Sarrera

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Matisse aitzakiatzat, 1987

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Ribera aitzakiatzat, 1988

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Avignongo andereñoak, 1989

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Burua I, 1997

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Margarita infanta, 1989

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Hostoa II, 1999

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Mariana erregina, 2001

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Neska hondartzan, 1990

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Ordularia III, 1998

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Matisse-ren arrain-ontzia aitzakiatzat, 1995

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Natura hila liburuekin, 1992

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago