Edukira zuzenean joan

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura

Ribera aitzakiatzat, 1988

Info gehiago

Burua I, 1997

Info gehiago

Iruzkinak

Avignongo andereñoak, 1989

Margolan handi honetan, Modernismoaren ikono handietariko bat hartu du Manolo Valdés-ek: Picasso-ren Avignongo andereñoak, 1907an margotua. Artista espainiarra izaki, Valdés behin eta berriz itzuli da Espainiako margolaritzako funtsezko maisuengana, hau da, Picassorengana eta Velázquez-engana. Urte askoan New Yorken bizi izan den artista denez, Valdések badu beste lotura bat ere Avignongo andereñoak koadroarekin; izan ere, mihisea orain han dago esekita, Museum of Modern Art delakoan. Valdés aldian‑aldian hiriko bilduma nagusiak bisitatzera joaten da, eta, horrela, luzaroko harremana egin du ikusten dituen lanekin. Beti lan egin izan du hurbiletik ezagututa, bai artearen historia, eta bai historia horrek irudiak nola ikusten eta ezagutzen ditugun baldintzatzeko duen garrantzia. Ia‑ia jolastuz bezala, pintura honek Avignongo andereñoak koadroak hartu duen garrantziarekin lan egiten du. Jatorrizko margolaneko laranja, haragi eta urdin koloreen tonu ausartak, eta dituen berrikuntza kubistak, murriztuak daude hemen, kolore grisen sorta monokromatiko soildu batera murriztuta. Irudien gorputz, aurpegi eta arropen xehetasunak ezkutatuak daude. Bularren eta aurpegien siluetaren marka gutxi batzuk baino ez daude, baina oraindik ere ezagun dituzte formak. Ikusleari, jatorrizko pintura ez ezik, ezin konta ahal erreprodukziotan ugaldu dela ere gogorarazten zaio.

Picassok irudiei eman zien tratamendua erradikala zen, baita basatia ere. Agertokia putetxe bat da, eta euren burua erakusteko jarreran ageri diren bost prostituta dira andereñoak. Picassoren lanaren alderdi erradikalenetako bat emakumeen aurpegiei eman zien tratamendua da. Iberiar eta afrikar mozorroei begira egon izanaren eragin handiarekin, Picassok eskuineko bi irudiei mozorro erako ezaugarriak eman zizkien, tribuetako artearen antz‑antzera. Hemen, Valdések emakumeen ezaugarriak mozorrotzen ditu, mozorrotzen dituenez, erakusketa honetan bertan ikus ditzakezun beste erretratu batzuetan egin duen eran. Horrenbestez, hala ikono modernoa nola Picassoren teknikako funtsezko alderdi hori bereganatzen ditu. Gero, maisulan ezagunarekin harreman freskoa bultzatzen duen sintesia egiteko birlantzen ditu.

BESTE ATALAK

Sarrera

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Matisse aitzakiatzat, 1987

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Ribera aitzakiatzat, 1988

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Avignongo andereñoak, 1989

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Burua I, 1997

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Margarita infanta, 1989

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Hostoa II, 1999

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Mariana erregina, 2001

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Neska hondartzan, 1990

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Ordularia III, 1998

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Matisse-ren arrain-ontzia aitzakiatzat, 1995

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Natura hila liburuekin, 1992

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago