Edukira zuzenean joan

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura

Sarrera

Info gehiago

Ribera aitzakiatzat, 1988

Info gehiago

Iruzkinak

Matisse aitzakiatzat, 1987

Izenburua:
Matisse aitzakiatzat, 1987
Erakusketa:
Manolo Valdés. Pintura eta eskultura
Gaiak:
Emakumea artean | Artea eta denbora | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Materialtasuna
Teknikak:
Collage
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Valdés, Manolo

Artelan hau Manolo Valdés-ek 1987an Matisse aitzakiatzat izenburuaren pean egindako serieko lan bat da. Lan guztiek biluzik eta etzanda dauden emakumezkoen formak irudikatzen dituzte. Aretoan dauden artelanei erreparatzen badiezu, ikusiko duzu erlazionatutako beste hainbat artelan dagoela, horien artean egurrezko eskultura bat. Hala ere, tituluak garbi adierazten duen legez, hemen, Valdések, etzanda egoteko ohiko forma baino gehiago esploratzen du. Artelan hauek beste artista baten lanarekin, Henri Matisse-renarekin, zeukan harreman estuaren emaitza dira eta, bereziki, 1935eko margolan handi batekin, Biluzi handi etzana izenburukoarekin. Margolan horri, zenbaitetan, Biluzi arrosa ere esaten zaio, eta gaur egun Baltimore hiriko arte-museoan dago.

Era askotako materialak erabiltzen ditu Valdések; oihalak, paperak eta metalak batera baliatzen ditu, ebakitzeko, josteko, collageak egiteko, eransteko eta gaineransteko hainbat teknika erabiliz. Lan hauetako batzuek izaera zakarra eta are oso bortitza ere dute: junturak, tarteak, urradurak, tantak eta josturak nabarmen ageri dira. Hurbiletik begiratzen badiozu, ehunaren eta paperaren tentsioa, tenkatasuna eta tolestatzea ikus ditzakezu.

Lehenengo begiratuan, badirudi zakartasun hori ez datorrela bat Valdési aitzakia ematen dion Matisseren biluziaren ausardiarekin eta kolore garbi distiratsu ziurtatuekin. Izan ere, Matissek bere lana aurrera ateratzeko egin behar izan zuen sortze-prozesu luzeaz jakitun zela lan egiten ari zen Valdés. Matissek ia zazpi hilabete eman zituen bere maisulanean lan egiten, behin eta berriz aldatzen, ezabatzen, zatiren baten gainean papera eransten, eta berriz margotzen. Lanaren egoera aldakorren berri eman zuen, hogei argazki baino gehiago eginda. Valdésen lanak egoera bukatugabe, inperfektu eta galduen argazki horietaz ari da hemen. Hemen dakuskizun margolanek, egiaz, Matisseren lan egiteko prozesuaren erdialdeko argazkiak dirudite gehienbat, askoz aldaketa gehiago egin aurretik ateratako argazkiak. Hartara, Valdések iheskorra den zerbait harrapatu eta berpizten du hemen; prozesuko lanaren egoera galdu batzuk, eta Matisseren maisulanaren dotoretasun lasaiak ezkutatzen duen birlantze-prozesu fisiko jarraitua.

BESTE ATALAK

Sarrera

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Matisse aitzakiatzat, 1987

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Ribera aitzakiatzat, 1988

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Avignongo andereñoak, 1989

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Burua I, 1997

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Margarita infanta, 1989

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Hostoa II, 1999

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Mariana erregina, 2001

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Neska hondartzan, 1990

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Ordularia III, 1998

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Matisse-ren arrain-ontzia aitzakiatzat, 1995

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Natura hila liburuekin, 1992

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago