Edukira zuzenean joan

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura

Mariana erregina, 2001

Info gehiago

Ordularia III, 1998

Info gehiago

Iruzkinak

Neska hondartzan, 1990

Izenburua:
Neska hondartzan, 1990
Erakusketa:
Manolo Valdés. Pintura eta eskultura
Gaiak:
Artea eta umorea | Artearen historia | Eragin artistikoa | Gainazala | Materiala | Materialtasuna | Publizitatea | Gogoeta
Mugimendu artistikoak:
Pop Artea
Teknikak:
Impasto
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Valdés, Manolo

Neska hondartzan izenburua duen lan honetarako, Valdés-ek Estatu Batuetako Pop Art‑eko irudi famatu bat hartu eta bereganatu zuen. Margolanak abiapuntutzat hartzen du Roy Lichtenstein‑ek 1961ean egindako margo bat, Neska baloiarekin, zeina gaur egun New Yorkeko Modern Art Museum delakoan dagoen. Irudiaren aukera interesgarria da, zeren hemen Valdések bereganatze baten bereganatzea egin du. Puri‑purian zeuden Pop Art‑eko metodoek subjektutik distantzia hotza eta emoziogabea mantentzearen alde egiten zuten, eta irudi ezagun eta komertzialak hartzearen alde. Metodo horiei jarraitzearren, Lichtensteinek hedabideei begiratu zien, bere materialaren bila. Bere neska Estatu Batuetako egunkari batean aurkitu zuen, Ponocos‑eko oporretarako gune baten zutabe bakarreko iragarki batean. Lichtensteinen margolanak ironiaz berregiten eta handitzen du irudi hori, eta egunkari irudi merkea ikono moderno bihurtu. Valdésen irudia, aitzitik, margolaritza lana da argi eta garbi. Mihisea impasto‑zko pintura lodiaz estalia dago. Pop irudiaren kalitate grafiko itxurazkoa, paradoxikoa bada ere, pigmentu zipriztinduzko eta pinturako gorabehera ugariko mihise bihurtu da. Modu horretan, Valdésen margolanak ironiaz imitatzen ditu Lichtensteinek eta beste Pop artista estatubatuarrek kontra egin zieten akzioko margotze teknikak.

Lichtensteinek iragarki baten zati bat hartu zuen abiapuntutzat, eta Valdések are gehiago murrizten du irudia, artelanetik bere xehetasun propioa ebakiz eta handituz. Hartara, ez dugu ikusten Lichtensteinen pinturan neskak altxatuta duen hondartzako baloi marraduna. Irudia askoz ere anbiguoago bilakatu da; neskaren aurpegia hutsik dago, eta, haren irribarretik geratzen den xehetasun bakarra neskaren aho irekia adierazten duen zirriborro beltza da. Garrasika ari dela dirudi. Hemen, Valdések Pop estetika azpikoz gora jartzen du, artelan original, benetakoa zer ote den pentsarazten digu, eta irudi ondo ezagunak ikusteko ohiko era auzitan jartzen du.

BESTE ATALAK

Sarrera

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Matisse aitzakiatzat, 1987

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Ribera aitzakiatzat, 1988

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Avignongo andereñoak, 1989

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Burua I, 1997

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Margarita infanta, 1989

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Hostoa II, 1999

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Mariana erregina, 2001

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Neska hondartzan, 1990

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Ordularia III, 1998

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Matisse-ren arrain-ontzia aitzakiatzat, 1995

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Natura hila liburuekin, 1992

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago