Edukira zuzenean joan

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura

Ordularia III, 1998

Info gehiago

Natura hila liburuekin, 1992

Info gehiago

Iruzkinak

Matisse-ren arrain-ontzia aitzakiatzat, 1995

Izenburua:
Matisse-ren arrain-ontzia aitzakiatzat, 1995
Erakusketa:
Manolo Valdés. Pintura eta eskultura
Gaiak:
Artea. Teoria | Artearen historia | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Natura hila
Mugimendu artistikoak:
Pop Artea
Artelan motak:
Eskultura | Pintura
Aipatutako artistak:
Valdés, Manolo

Valdés-ek 1995ean margotu zuen lan hau. Matisse-ren arrain-ontzia aitzakiatzat du izenburu. Handik hurbil, antzeko gaia duten beste margolan batzuk ikus ditzakezue. Alde batetik, margolan hau natura hil soila da, beirazko ontzi zilindriko batean koloretako hiru arrain igeri erakusten dizkiguna. Alabaina, arte modernoaren historiaren ikuspegitik, motiboa Henri Matisseren lanaren aipamena da zuzen‑zuenean; edo, Valdésen hitzetan, haren “aitzakia”. Izan ere, Matisse liluratuta zeukaten, argi eta garbi, uretan dabiltzan arrain gorri distiratsuen formek eta koloreek, eta bere arrain-ontzi bereizgarria sartu zuen, hainbat urtez, bere natura hil eta barnealdeko pintura handienetariko askotan.

Erakusketa honetako beste lan batzuetan ikus dezakezunez, Valdés behin eta berriz itzultzen da gehien interesatzen zaizkion irudietara. Hartara, haren lana hobeto ulertzen da esplorazio etengabe gisa, aurkikuntza-prozesu luze gisa. Prozesu horrek xehetasunak arretaz aztertzea eskatzen du, margotzeko edo eskulturak egiteko jarduerak bezainbeste. Valdésentzat margolaritzaren alde fisikoa eta zentzuetakoa kontzeptuena bezain garrantzitsua delako erakusgarri bikaina da lan hau. Alde batetik, kolorea, egindura eta egitura esploratzen ditu hemen; baina, bestetik, Matisseren koloretako arrainak eta gisako aipamenak ikono mailara goratzen dituen artearen historiako jardunbidea aztertzen du, eta leuntasunez satirizatzen. Matisseri buruz egin duen lanari lotuta, hau galdetu du Valdések: “Nola egin dezakegu Matisseren pinturako kodea aldatu eta beste zerbait bihurtzeko? Nola margo dezake batek beste era batera, nola egin dezake batek gauza bera, baina sortzaileak sekula egin izan ez balu bezala?”.

Bada areagoko arte historiako erreferentziarik hemen. Valdés ez da Matisseren arrainak bere lanerako hartu dituen lehendabiziko margolaria. 1972an, Roy Lichtenstein Pop artista estatubatuarrak motibo hori sartu zuen bere Pop estilo ausartean margotutako natura hil batean. Geroago, Matisseren koloretako arrainen ontziaren gaiari buruz, kolore distiratsuekin margotutako brontzezko eskultura-serie bat egin zuen. Valdések, beharbada, Lichtenstein ere bazuen gogoan, lan hauek margotu zituenean. Egiaz, lehenago zuzenean hartu izan du Lichensteinen lana; erakusketa honetan bertan, Neska hondartzan margolana duzu horren erakusgarri.

BESTE ATALAK

Sarrera

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Matisse aitzakiatzat, 1987

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Ribera aitzakiatzat, 1988

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Avignongo andereñoak, 1989

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Burua I, 1997

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Margarita infanta, 1989

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Hostoa II, 1999

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Mariana erregina, 2001

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Neska hondartzan, 1990