Edukira zuzenean joan

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura

Neska hondartzan, 1990

Info gehiago

Matisse-ren arrain-ontzia aitzakiatzat, 1995

Info gehiago

Iruzkinak

Ordularia III, 1998

Izenburua:
Ordularia III, 1998
Erakusketa:
Manolo Valdés. Pintura eta eskultura
Gaiak:
Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Natura hila
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Valdés, Manolo

Ordularia III izenburuko margolan hau Valdés-ek 1990eko hamarkadaren azkenaldean egindako serie batekoa da. Harengandik gertu serieko beste mihise batzuk ikus ditzakezu, bakoitzak erloju-aurpegi handitu bat irudikatzen duela. Margolan horiek ere aurretik aipatu dugun Valdésen jardunbide hori erakusten digute, hau da, objektu, zati edo xehetasun bakar bat monumentu bihurtu eta subjektu independente bilakatzeko jardunbidea. Valdések egindako hosto- eta haizemaile-pinturak bezalaxe, artelan hauek ere natura hileko elementutzat ikus ditzakegu.

Hala ere, Valdésen lanik gehienen modura, artearen historiari buruzko aipamenak ere badira. Valdések, zeharka, Joaquín Torres‑García espainiar‑uruguaiar margolariaren mihiseak aipatzen ditu. Torres‑García nazioarteko abangoardia mugimenduko kide zen 1920ko eta 1930eko hamarkadetan. Parisen, New Yorken eta Madrilen lan egin zuen. Torres‑Garcíak mihiseak margotu zituen zenbakiak, datak, arrainak, bihotzak, gurpilak, aingureak, eguzkiak eta, behin baino gehiagotan, ordulariak barne hartzen zituen ikur-hizkuntza enigmatiko batean. Elementu horiek sareta-erako konbinazioetan ageri ziren, hieroglifiko-efektu berezia sortuz. Beste lan batzuetan bezala, Valdések honakoan ere bakartu, handitu eta goratu egiten du zeinu errepertorio horretako zati bakar bat. Ederki gogorarazten digu artearen historia, gehiegitan, xehetasun hautatu gutxi batzuen historia baino askoz gehiago ez dela. Valdések berak esan du lan hau beste batzuen margolanei begiratuz egin duela, margolaritzaren benetako zalea delako. Halako lanak ez dira ironikoak soilik; aitzitik, margolaritzari eta margolari jakin batzuei egindako omenalditzat har daitezke.

BESTE ATALAK

Sarrera

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Matisse aitzakiatzat, 1987

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Ribera aitzakiatzat, 1988

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Avignongo andereñoak, 1989

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Burua I, 1997

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Margarita infanta, 1989

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Hostoa II, 1999

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Mariana erregina, 2001

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Neska hondartzan, 1990

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Ordularia III, 1998

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Matisse-ren arrain-ontzia aitzakiatzat, 1995

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Natura hila liburuekin, 1992

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago