Edukira zuzenean joan

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura

Margarita infanta, 1989

Info gehiago

Mariana erregina, 2001

Info gehiago

Iruzkinak

Hostoa II, 1999

Bere buru eskergen eskulturetan bezala, Valdés-ek eskalarekin jokatu zuen, 1999an, Hostoa II izeneko margolan honetan. Hortik hurbil ikus dezakezu eskala handiko beste hosto-pintura bat, urte batzuk lehenagokoa. Valdésen lanetariko asko, testuingurutik atera eta berriz landutako xehetasun edo zatien gainean egina da. Askotan, erruz handitutako eskala batean gertatzen da hori. Hemen, Valdések naturako zati bat hartu du: hosto soil, ezagun bat. Eta mihiseari itsatsitako neurriz kanpoko egitura bat, ia hiru dimentsiokoa, izango balitz bezala irudikatzen du. Artearen historia oso gogoan duen artista den aldetik, Valdés interesatua dago artearen genero tradizionaletan. Valdések berak dio gogoko duela oinarri hartzea bere hitzetan “pintura tradizionalaren magoak diren margolariak, generoko pinturan adituak direnak: natura hilak, paisaiak, erretratuak”. Areto honetan, natura hiletan agertu ohi diren beste objektu batzuk ere ikus ditzakezu; adibidez, haizemaileak, eta guztietan tradizionalena, fruitu-ontzia.

Valdésen lanetariko askok ematen du fosilizazio- edo gainbehera-zentzua transmititzen duela. Izan ere, garbi ikus dezakegu lehortze-prozesuaren ebidentzia, zartatu, altxatu, puskatu, desintegratu eta desegiteko prozesuaren ebidentzia; baina irudiak osorik dirau. Hosto-pintura hauek areago handitzen dute fosilizazio-kutsua, ematen baitu bilduma zientifiko bateko espezimen botaniko bat bezala daudela, mihiseari orratzarekin lotuak. Era berean, hostoaren usteltze-prozesu organikoaz jabearazten gaitu, hau da, nola denboraren joanean berde izatetik marroi izatera heltzen diren: objektuek aldatzeko duten gaitasuna. Alde askotatik konpara genezake hori Valdések artista gisa duen jardunbidearekin. Izan ere, irudi espezimenak biltzen ditu, ingurune berri batean gordetzen ditu, eta prozesu bat egiten die, ikuslearengan asoziazio freskoak eragitearren.

BESTE ATALAK

Sarrera

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Matisse aitzakiatzat, 1987

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Ribera aitzakiatzat, 1988

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Avignongo andereñoak, 1989

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Burua I, 1997

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Margarita infanta, 1989

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Hostoa II, 1999

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Mariana erregina, 2001

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Neska hondartzan, 1990

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Ordularia III, 1998

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Matisse-ren arrain-ontzia aitzakiatzat, 1995

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Natura hila liburuekin, 1992

Manolo Valdés. Pintura eta eskultura, Iruzkina, 2002

Info gehiago