Edukira zuzenean joan

Architecture Effects

Lorategia

Info gehiago

Iruzkinak

Airlock

Ongi etorri Architecture Effects erakusketara. Erakusketa honek aztergai ditu artearen, arkitekturaren eta istorioen sorkuntzaren arteko gaur egungo loturak. Une honetan bere baitan hartzen gaituen eraikinaren arkitektura, matematikoki zinez konplexua, berez industria aeroespazialerako diseinatutako punta-puntako modelatze software bat erabiliz gorpuztu zen. Guggenheim Bilbao Museoak 1997an ateak ireki zituenetik, goitik behera aldatu dira arkitektura, artea eta historien sorkuntza, gaur egungo teknologiaren eta kulturaren eraginez.

Airlock edo esklusan zaude; espazio nagusiaren ataria da, denbora kapsula moduko bat; gune honetan adierazita ageri dira kultura eta gizarte globalak jasandako eraldaketa erabakigarrienak, eta guzti-guztiek elementu komun bat dute: data, 1997. urtea. Urte hartan ireki zen Guggenheim Bilbao Museoa publikoarentzat, areto honen amaieran aurkezten diren agirietan ikus daitekeenez, eta urte hartan gelditu zen agerian hiriaren erabateko eraldaketa ere. “Bilbo efektuari” esker, arkitekturaren historiako inflexio puntutzat hartzen da 1997. urtea; era berean, hurrengo hamarkadetan munduak hartu zuen norabidea markatu zuten garrantzi handiko hainbat aldaketa data horretan gertatu ziren. Zure buru gainean diagrama bat topatuko duzu, eta, diagrama horretan, urte erabakigarri hura ezaugarritu zuten hainbat pertsonaia, ideia eta gertaera. Espazio honen soinu-banda Radiohead taldearen “Fitter Happier” kanta garaikidea da, begiztan erreproduzitua; urte hartan argitaratu zen kanta, hain zuzen, taldearen OK Computer diskoan. Aretoaren beste muturrean 1997ko nazioarteko gertaera nagusien panorama ikus daiteke, urte hartako telebistako albistegien hautaketa baten bidez.

BESTE ATALAK

Airlock

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Lorategia

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago

MOS, Seinalerik gabeko denda (A Tent Without a Signal)

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Lynn Hershman Leeson, Lehenaldia (Past Tense), 2014

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Didier Faustino, Etxea ez da zuloa (A Home Is Not a Hole), 2016

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago

MAIO Architects, 5 metroko zutabe flotatzaileak (5 m Floating Columns), 2015

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Frida Escobedo, Bestea, 2018

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Leong Leong, Flotazio-tanga 01 (Float Tank 01), 2018

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Oliver Laric, Giza txakurra (Hundemensch), 2018 eta Tartetasuna (Betweenness), 2018

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Nina Canell, Azal galduak (H) (Shedding Sheaths (H), 2015

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago