Architecture Effects
Lynn Hershman Leeson, Lehenaldia (Past Tense), 2014
MAIO Architects, 5 metroko zutabe flotatzaileak (5 m Floating Columns), 2015
Iruzkinak
Didier Faustino, Etxea ez da zuloa (A Home Is Not a Hole), 2016
- Izenburua:
- Didier Faustino, Etxea ez da zuloa (A Home Is Not a Hole), 2016
- Erakusketa:
- Architecture Effects
- Gaiak:
- Gizakia | Giza harremanak | Artea | Artea eta identitatea | Artea eta emozioa | Arkitektura | Esperimentazio artistikoa | Espazioa | Forma | Geometria | Sinbologia | Autoezagutza | Introspekzioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Faustino, Didier
Zein dira arkitekturaren elementuak, eta zer behar du etxeak etxe izateko? Neurri handiko poliedro irregular hau, alde batean bermatuta, bizileku baten adierazpen oinarrizkoena da. Eukalipto enbor zurituez egindako eta barrutik argitutako obra honek, gogoeta egitera bultzatzen gaitu: halako forma ezohiko batekiko non kokatu nahi dugun hausnartzera. Barrualdean babestu nahi duzu, ziega baten tankerako barrualdean, edo nahiago duzu kanpoko pareta okertuan aterpetu? Nola sentiarazten zaitu: handi edo txiki? Seguru edo kaltebera? Gizaki edo estralurtar?
Didier Fiúza Faustino artista eta arkitektoak gustuko du gorputzaren eta espazioaren arteko erlazioa ikertzea. Etxea ez da zuloa obrak etxebizitzaren esperientzia berri bat eskaintzen du, ingurune multisentsorial batean. Eukalipto enborrek ertz biribilduez hornitzen dute poliedroaren geometria lerrozuzena. Pareta garden eta plano arkitektoniko dibergenteek argi-itzalen joko bereziak sortzen dituzte. Isiltasunaren eta behaketaren inguruko obra da hau. Izan liteke etxola hau izatearen aurretiko egoera baten txikitako oroitzapena, edo gehiago da kosmosean zehar bidaiatzen imajinatzen dugun transbordadore espaziala?