Architecture Effects
MAIO Architects, 5 metroko zutabe flotatzaileak (5 m Floating Columns), 2015
Leong Leong, Flotazio-tanga 01 (Float Tank 01), 2018
Iruzkinak
Frida Escobedo, Bestea, 2018
- Izenburua:
- Frida Escobedo, Bestea, 2018
- Erakusketa:
- Architecture Effects
- Gaiak:
- Artea | Artea eta emozioa | Arkitektura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Historia | Mexiko | Materialak | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Escobedo, Frida
Arkitektura modernoak XX. mendeko hogeita hamarreko hamarkadan iritsi zuen heldutasuna Europan, eta ospe handia hartu zuen Mexikon, garai hartako mexikar teknologian eta ekonomian modernitate zantzurik apenas zegoen arren. Bestea obran, Frida Escobedo arkitektoak modu erradikalean berrinterpretatu du Mexiko Hiriko estilo modernoko bulego eraikin bat, zalantzan jarriz zenbateraino bete den modernitatearen promesa Mexiko garaikidean.
Florencia kaleko 72. zenbakiko altzairu eta beirazko eraikineko lauki sare finak eta fatxada erregularrak mugimendu modernoak xede zituen argitasuna, gardentasuna eta neutraltasuna adierazten dituzte.
Eraikinaren atal berrantolatuak hautsez, giza arrastoz eta hondakinez beteak daude, eta erreferentzia egiten diete mexikar mugimendu modernoaren bilakaera irregularrari, bideratutako esperimentu kulturala baita hori. Modu ia arkeologikoan, Escobedoren instalazioak errealitate garaikidearen ezaugarriak nabarmentzen ditu, bizimodu sinplifikatu, garden eta sistematizatu baten agintza ideologikoarekin aurrez aurre jarririk.