Architecture Effects
Didier Faustino, Etxea ez da zuloa (A Home Is Not a Hole), 2016
Frida Escobedo, Bestea, 2018
Iruzkinak
MAIO Architects, 5 metroko zutabe flotatzaileak (5 m Floating Columns), 2015
- Izenburua:
- MAIO Architects, 5 metroko zutabe flotatzaileak (5 m Floating Columns), 2015
- Erakusketa:
- Architecture Effects
- Gaiak:
- Giza harremanak | Artea | Artea eta gizartea | Arkitektura | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Denbora | Espazioa | Sinbologia | Soinua | Pertzepzioa | Komunikazioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Soinuinstalazioa
- Aipatutako artistak:
- Maio Architects,
5 metroko altuera duten zutabe hauek helioz puztutako egitura pneumatiko arinak dira. Unitateak berariaz diseinatuta daude aise lekualdatzeko eta berrantolatzeko. Galdua dute elementu arkitektoniko gisa jatorrian zuten funtzioa, eta mugimendu-askatasuna dakarte gogora orain, bizitza propioa edukiko balute bezala. Zutabe flotatzaileek ahotsaren bidez aktibatzen den interfaze batez hornitutako “etxe adimendunei” eta arkitekturaren jatorriari berari egiten diete erreferentzia. Ba al zenekien Dedalo, lehen greziar arkitektoa, objektu bizigabeei hitz egiten zielako egin zela ospetsu? Zutabe hauek bozgorailuez hornituta daude, eta zurekin komunika daitezke esaldi ezagunen bidez, kanta ezagunen pasarteen bidez: etengabe errepikatzen eta elkar-gurutzatzen dira, burutik kendu ezinik izaten ditugun errepika horiek bezala. Zer entzuten ari gara? Elkarrizketa arrunt bat, arkitekturari buruzko iruzkina edo sukalde bateko irratia?
Bartzelonan sortutako MAIO arkitekto taldearen aburuz, denborarekin batera eraldatzen doan elementu kultural bat da arkitektura. Beren izaerari esker, Zutabe flotatzaile hauek existitu egiten dira, kokalekua edozein dutela ere; askatasuna dute egokitzen zaien kokalekuaren araberako esanahi eta interpretazio berriak bereganatzeko. Betirako amaitugabe eta aldagarri diren ready-made arkitektonikoen sistema bat osatzen dute. Pertsona batetik bestera igarotzean jatorrizko bere esentzia aldatzen duen meme bisual bat bezala, egitura flotatzaile hauek zutabe klasikoez dugun memoria kolektiboa aldatzen dute. Arkitektura hau ez zaigu mintzo dagoeneko badenaz, izan litekeenaz baizik.