Architecture Effects
Oliver Laric, Giza txakurra (Hundemensch), 2018 eta Tartetasuna (Betweenness), 2018
Iruzkinak
Nina Canell, Azal galduak (H) (Shedding Sheaths (H), 2015
- Izenburua:
- Nina Canell, Azal galduak (H) (Shedding Sheaths (H), 2015
- Erakusketa:
- Architecture Effects
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta emozioa | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Materialtasuna | Sinbologia | Materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Canell, Nina
Egoitza Berlinen duen Nina Canell artistaren obraren abiapuntu nagusien artean, honakoa dago: objektu eta izaki bizidunetan barrena eta haien artean dabilen energia eroalearen azpiegitura.
Azal galduak obra kable azalez eginda dago: bere garaian zuntz optikoko kablearen ehunka metro gordetzen zuten estalgarri hutsez. Canellek Seul hiriko aldirietan, Korean, topatu zituen kable haiek. Horiek hustu ondoren, berotu eta konprimatu egin zituen, masa trinko bihurritu bat bihurtu arte. Konfigurazio berri horiek espazioaren erabilera eraginkorragoa ahalbidetzen dute, baina nekatuak dirudite, garai batean beren barrenetik igarotzen ziren bulkada elektrikoez eta energiaz gabeturik. Eskultura modura birziklatuta, gure esperientzia birtual edo haririk gabekoen azpian datzan materialtasunera bideratzen dute gure arreta, maiz oharkabean igarotzen baitzaigu.
Lurrean ageri diren hodi mordoek azalberritzean galdutako azal zaharrak dirudite. Garai bateko energia trukearen arrastoak dira; energia truke horrek orobat mobilizatu zituen eskulana, kapitala eta ezagutza teknikoak, guztiak ere lurrazalean hondoratuak, jatorrizko kablearekin batera.