Architecture Effects
Frida Escobedo, Bestea, 2018
Oliver Laric, Giza txakurra (Hundemensch), 2018 eta Tartetasuna (Betweenness), 2018
Iruzkinak
Leong Leong, Flotazio-tanga 01 (Float Tank 01), 2018
- Izenburua:
- Leong Leong, Flotazio-tanga 01 (Float Tank 01), 2018
- Erakusketa:
- Architecture Effects
- Gaiak:
- Artea | Artea eta gizartea | Arkitektura | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espiritualtasuna | Natura | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Leong Leong,
Flotazio-tanga 01 “ni-aren teknologia” baterako prototipoa da, eguneroko ohituren, —adibidez, bainuaren— eboluzioan oinarritua; hain zuzen, lan horiek zaintza espiritual eta norbera hobetzeko jarduera bihurtzeraino izandako eboluzioan oinarritua.
Hemen, Leong Leong newyorktar arkitektoek bainuontzia birformulatu dute, flotazio-tanga modura itxuratuta. XX. mendearen erdialdera kontzientzia egoera asaldatuak eragiteko xedez asmaturiko zentzumen gabetze ganbera da flotazio-tanga. Horietan arruntenak beira-zuntzezko jacuzzi baten tankera du, elektrizitateak elikatzen du eta toki itxietan erabiltzen da, baldintza erabat kontrolatuetan; Leong Leongena, aldiz, kanpo elikadurarik gabe funtzionatzeko moduan diseinatuta dago, eta eguzkiaren labe-efektuaren bidez berotzen da ura, betiere inguru natural ireki batean.
Altzairu herdoilgaitzezkoa da ganbera, eta soia oinarri duen apar isolatzaile batez babestuta dago. Eguzkiak pixkanaka berotzen du tangako ura, eta murgiltze eta flotazio bidaiarako tenperatura eta gatz maila optimoei eusten die. Low-tech funtzionaltasun honen xedea da flotazio-tangaren prestakuntza eta erabilera esperientzia pausatu eta erritual bihurtzea. Hala, gailu hau bakarka nahiz gidari espiritual edo xaman baten laguntzaz gauzatzen den ohiko adimen birprogramatze baten parte izatea da asmoa.
Flotazio-tanga 01 lana Leong Leongen eskultura proiektu sorta baten parte da; sail horretan ikertzen dira garatzen ari diren etxeko teknologiak, bai eta objektuek giza-bizitzaren baldintza aldakorrei nola erantzuten dieten ere.