Architecture Effects
MOS, Seinalerik gabeko denda (A Tent Without a Signal)
Didier Faustino, Etxea ez da zuloa (A Home Is Not a Hole), 2016
Iruzkinak
Lynn Hershman Leeson, Lehenaldia (Past Tense), 2014
- Izenburua:
- Lynn Hershman Leeson, Lehenaldia (Past Tense), 2014
- Erakusketa:
- Architecture Effects
- Gaiak:
- Giza harremanak | Argazkigintza | Artea eta gizartea | Artea eta identitatea | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Artea eta Internet | Artea eta sare sozialak | Psikologia | Subjektibotasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Bideoinstalazioa
- Aipatutako artistak:
- Hershman Leeson, Lynn
Hondamen, suntsipen, zaharkitze eta desagerpenen irudi batzuk proiektatuta ikusiko dituzu horman, erabiltzaileek argazkiak partekatzeko diseinaturiko Interneteko Flickr plataformatik hartuak denak. Lynn Hershman Leeson-ek “desagertzeko arriskuan” etiketa zuten irudiak bilatu zituen Flickreko datu basean. Eta bilaketa horren emaitza iraunkorki eguneratzen joango da erakusketak irauten duen denboran.
Baina argi ibili, arriskutsua izan liteke-eta! Instalazioan, beste gailu batek argazkiak ateratzen dizkie bisitariei, eta “desagertzeko arriskuan” irudi sortaren proiekzioari gehitzen dizkio argazki horiek.
Lynn Hershman Leeson artista eta zinema zuzendaria aitzindaria da teknologia interaktibo berriak erabiltzen, gizarte gisa zer egoeratan gauden aztertzeko tresna moduan. Diziplina anitz batzen dituen haren obrak lau hamarkadatik gora daramatza, era honetako galdera egoki bezain zailak planteatzen: “Nola eratzen da gure identitatea kontsumo neurrigabearen garai honetan?”, “zer esan nahi du intimitateak, dena zelatatzen den garai honetan?”, “nola bihur daitezke bitarteko bisualak —argazkia edo bideoa, esaterako— zentsuraren eta errepresio politikoaren kontrako tresna?”, “zer erlazio dago gizakien eta makinen edo adimen artifizialaren artean?”, “eta mundu errealaren eta birtualaren artean?”