Edukira zuzenean joan

Architecture Effects

Lorategia

Info gehiago

Lynn Hershman Leeson, Lehenaldia (Past Tense), 2014

Info gehiago

Iruzkinak

MOS, Seinalerik gabeko denda (A Tent Without a Signal)

Izenburua:
MOS, Seinalerik gabeko denda (A Tent Without a Signal)
Erakusketa:
Architecture Effects
Gaiak:
Artea | Artea eta psikologia | Artea eta teknologia | Arkitektura | Sinbologia | Espiritualtasuna | AEB | Introspekzioa | Subjektibotasuna | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Instalazioa
Aipatutako artistak:
MOS Architects,

Seinalerik gabeko denda hausnarketa ganbera bat edo alegiazko areto espiritual bat da: barne bidaia batean murgil gaitezen diseinatuta dago berariaz, iparramerikarrek izerditzeko asmatutako etxolen edo espaziora bidaiatzeko ontzien tankeran. Babesleku hau New Yorkeko MOS estudioko arkitektoek sortu dute, ametsaren ekintzarekin esperimentatzen duen arkitekturari forma emateko xedez.

Arkitekturako arketipo primitiboenetakoa da denda. Egitura horrek lasaitasun ia formagabea izan ohi du bereizgarri; kasu honetan, ordea, lasaitasun hori tenkatutako kurba-sorta bilakatzen da, digitalki ehundutako tapiz futurista baten bidez, gurutze batek eta zirkulu batek osatutako oinarriaren gainean.

Denda tradizionalak haizetik, euritik eta naturako beste elementu batzuetatik babesten zuen. Seinalerik gabeko denda honek, berriz, gaur egun inbaditzen gaituzten elementuetatik babesten gaitu, hala nola, gure telefono eta beste gailu batzuek etengabe igortzen dituzten seinale elektromagnetikoetatik. Seinalerik gabeko dendak Faraday kaiola baten antzera funtzionatzen du; XIX. mendeko asmakuntza da hori, eta airearen bidez transmititzen diren seinaleetatik babesteko balio du.

Dendaren bilbea zuntz metalikoz ehunduta dago: zuntz horiek kanpoko gainaldean barreiatzen dituzte karga elektrikoak, eta karga horien presentziaz gabetzen dute barnealdea. Dendak, beraz, eragotzi egiten du uhin elektromagnetikoak zure telefonora hel daitezen, eta, hala, ez duzu gailu horren bidez komunikatzerik izango. Horren ordez, saia zaitez zure barne munduko seinale psikikoak heda daitezen, eta erreparatu gertatzen denari.

BESTE ATALAK

Airlock

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Lorategia

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago

MOS, Seinalerik gabeko denda (A Tent Without a Signal)

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Lynn Hershman Leeson, Lehenaldia (Past Tense), 2014

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Didier Faustino, Etxea ez da zuloa (A Home Is Not a Hole), 2016

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago

MAIO Architects, 5 metroko zutabe flotatzaileak (5 m Floating Columns), 2015

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Frida Escobedo, Bestea, 2018

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Leong Leong, Flotazio-tanga 01 (Float Tank 01), 2018

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Oliver Laric, Giza txakurra (Hundemensch), 2018 eta Tartetasuna (Betweenness), 2018

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago

Nina Canell, Azal galduak (H) (Shedding Sheaths (H), 2015

Architecture Effects, Iruzkina, 2018

Info gehiago