Architecture Effects
Leong Leong, Flotazio-tanga 01 (Float Tank 01), 2018
Nina Canell, Azal galduak (H) (Shedding Sheaths (H), 2015
Iruzkinak
Oliver Laric, Giza txakurra (Hundemensch), 2018 eta Tartetasuna (Betweenness), 2018
- Izenburua:
- Oliver Laric, Giza txakurra (Hundemensch), 2018 eta Tartetasuna (Betweenness), 2018
- Erakusketa:
- Architecture Effects
- Gaiak:
- Giza harremanak | Sorkuntza artistikoa | Denbora | Lerroa | Sinbologia | Pietatea | Marrazkigintza | Metamorfosia | Transmutazioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Animazioa | Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Laric, Oliver
Erretxinean hustutako eskultura hauetako bakoitzean kokoriko jarritako irudi bat agertzen da, txakur-burua eta giza-gorputza dituena; era berean, figura horrek besoetan beste txakur bat darama, txikiagoa, hura babesten ariko balitz bezala. Hain zuzen ere, Pietatearen genero eskultorikoa gogorarazten dute; hau da, Ama Birjina Jesusen hilotza magalean duela erakusten duen adierazpen artistikoa. Baina, hemen, zehaztu gabe gelditzen da txakur-gizaki hibrido horren eta txakur txikiagoaren irudiaren arteko erlazioa. Ama edo aita ote dira, semea besotan dutela; edo maisu/babeslea eta ikaslea; kideak, agian; edo bikotea akaso?
Egoitza Berlinen duen Oliver Laric artistak metamorfosiarekin, transmutazioarekin eta bizi molde humanoen eta ez humanoen arteko erlazio dinamikoarekin jolas egiten du. Historiaurretik XIX. mendera bitarterako figura antropomorfikoen irudi historikoetan oinarrituriko marrazkiak landu zituen bere “giza txakurrentzat”. Jarraian, hiru dimentsioko modelo bihurtu zituen marrazki haiek, eta modelo horien arabera gauzatu ziren eskultura hauek. Eskulturekin batera, Laric-en animaziozko azken bideoa ikus daiteke: Tartetasuna. Lerro zuri-beltzez egindako marrazkien muntaia baten bidez, bestela hautemanezin gerta litezkeen denboraren uneak nabarmentzen ditu animazio honek, eta iradokitzen du bizi-molde bakoitzeko ezin konta ahala permutazio izan litezkeela, beti desberdinak.