Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Laurogeiko hamarkadako pintura amerikarra
Atalak
Arte kontzeptuala
- Izenburua:
- Arte kontzeptuala
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Artea. Teoria | Artearen historia | Eragin artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Arte Kontzeptuala
- Artelan motak:
- Argazkia | Bideoa | Ikus-entzunezkoa | Performance
- Aipatutako artistak:
- Baldessari, John
Kontzeptualismoa, 1960ko hamarkadaren erdialdean jaio zen nazioarteko mugimendu artistikoa da. Arte-mugimendu honek ohiko objektu artistikoaren garrantzia ahuldu zuen eta garrantzia handiagoa eman zion eduki intelektualari ikus zitekeen emaitzari baino. Mugimendua iturri anitzetik jaio zen; horien artean aipagarri dira geometrian oinarrituriko pinturaren eta eskulturaren estrategia sistematikoak, Marcel Duchamp-en ideia dadaistak eta Jackson Pollock-en ekintza-pintura. Artearen merkatua saihesteko nahia, pintura eta eskultura gisako ohiko baliabideak alde batera uzteko irrika (artista kontzeptualek testuak, argazkiak, bideoak, zinema eta performancea erabiltzen zituzten) eta arteak mundua alda zezakeen beren sinesmen inplizitua ere, sortu zen garai hartako gizarte-iraultzaren isla dira.
Bastidore baten gainean tenkaturik jarririko mihisean aplikaturiko pinturarekin eginiko Artistentzako aholkuak (Tips for Artists) (1967–68) artelanak, ohiko koadroen ezaugarri asko ditu, hala eta guztiz ere, hau hala izateak koadroa ezberdin egiten duten tasunak gehiago azpimarratzen ditu. Horren arrazoia John Baldessari artistak irudien ordez mintzaira erabili izana ez ezik, arte-aldizkari bateko iragarki bat oinarri hartuz egin izana ere bada; beti hor dauden arren isileko adostasunak tarteko izanik ukatu egiten diren merkataritza-kontuak argitara emanez. Honez gain, Artistentzako aholkuak artelana, panel-pintore profesional batek egin zuen Baldessariren zuzendaritzapean. Gertakari honek, artistaren gaitasun tradizionalei egotzi izan zaien autoritatea jartzen du auzitan. Baldessarik, askotan baliatu izan du argazkia bere artelanetan. Maskorrak/Hiruhortzekoak/Markoak (Seashells/Tridents/Frames) (1988) artelanean, itxuraz beren artean inolako loturarik ez zuten eta agiritegi pertsonal batetik atereak izan ziren argazkiak erabiliz egin zuen muntaia. Irudien pastiche hau —arrantzan ari den pertsonak, beira-arasa baten barnean dauden maskorrek eta bere soinearen inguruan marko bat eusten ari den gizonak osatzen dutena—, artista garaikideak gaiak eta aurkezpen-moldeak bilatzeko egiten duen ahaleginaren kronikatzat har daiteke.