Edukira zuzenean joan

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada

Jasper Johns [eta] Cy Twombly

Info gehiago

Jeff Koons

Info gehiago

Atalak

Roy Lichtenstein, Ed Ruscha eta Andy Warhol: Pop Art-a

Herri-kulturatik eta komunikabideetatik ateratako eguneroko irudiak eskuratzen zituen pop-art-a, berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran Estatu Batuetan eta Ingalaterran sortu zen mugimendu zehaztu gisa. Roy Lichtenstein, Ed Ruscha eta Andy Warhol estilo hau definitzen lagungarri izan ziren; hirurentzat ere, publizitatetik eta diseinu grafikotik ateratako merkataritza-moldeak interesgarri baitziren. Beren obrak gorengo artearen eta herri-kulturaren artean ezarririko bereizkuntzak jartzen ditu auzitan.

Lichtensteinek 1960. urtean ekin zion komikiak margotzeari, bere semeek hala iradokita. Kolore aratzak eta biziak zituen paletaz baliatuz eta testua eta irudiak konbinatuz, proposamen grafiko ausartak sortu zituen. Benetako munizioa (Blang!) [Live Ammo (Blang!)] (1962) artelanak gerra-komikia du oinarri; hauetan agertu ohi diren pertsonaia arketipikoek eta egoerek ez dute zerikusirik gorengo artearen ohiko gaiekin. Gorengo kulturaren eta kultura xehearen arteko bereizkuntza gehiago zailtzearren, Lichtensteinek artearen historian oinarrituriko pintura batzuk landu zituen garai hartan bertan. Hauetan, komikien pinturetan bezalaxe, merkataritza-inprimatzearen teknikak erabiltzen zituen eskala handian, irudiak inguramendu beltz lodiekin definituz eta bere-berea duen puntuen bilbea zabalduz koloreak erreproduzituz. 1963. urtean dataturiko bere Aljerreko emakumea (Femme d’Alger) artelana, Pablo Picasso-ren Les Femmes d’Alger (1955) pinturaren interpretazioa da eta honek, era berean, XIX. mendeko pintore frantsesa izan zen Eugène Delacroix-en Femmes d’Alger (1834) artelana izan zuen oinarri.

Warholek egindako artisten, bildumagileen, zinema-izarren, politikoen eta kriminalen erretratuek, ikusleen irudimena gatibu hartu zutenek, artistak pertsona ospetsuenganako zuen liluramendua uzten dute agerian. Warholek argazkietatik, publizitateko fotogrametatik edo egunkarietatik ateratzen zituen bere irudiak eta ondoren erreproduzitu egiten zituen industria-prozesua den serigrafiaren bidez bere artelanari izaera iragankorra emanez. Marilyn Monroe-k bere buruaz beste egin ostean hasi zuen Bi Marilyn (Two Marilyns) artelanerako, Warholek artista protagonista zuen 1953. urteko Niagara filmeko publizitate-fotograma bat moztu zuen. Bere kolore biziekin eta erregistrotik ateratzen zen inprimatze-mota erabiliz, egunkarietakoa bezalakoa alegia, glamour-ikono honi huskeria-, iragankortasun- eta gainbehera-kutsu patetikoa eman zion.

Lichtensteinek eta Warholek New Yorken lan egin bazuten ere, Ruschak Los Angelesen bestelakoa zen Pop-Art mota garatu zuen. Pop-art mota honek arkitekturatik eta hiriko paisaiatik ateratako zeinu eta sinbolo zenbait zuen oinarri eta askotan, trazu lodiz inprimaturiko letra-mota erabiliz hitz bakarra margotu ohi zuen, kolorezko hondoaren gaineko publizitate-testuen oroigarri zena. Ruschak esan duenez, irudi edo ideia bat inolako neurri edo eskala zehatzik gabe gogora ekartzeko aukerak eskaintzen dituelako zaio erakargarri testua. Industria astuna (Heavy Industry) (1962) artelanean hitzak dira artelanaren gai eta objektu. Sunset-Gardner bidegurutzea (Sunset-Gardner Cross) (1998–99) artelanean, berriz, Ruschak Los Angeleseko bide-sarearen konplexutasuna soildu egiten du abstrakzioaren bidez, gurutzatzen diren hainbat lerro trazatuz.

BESTE ATALAK

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago

Arte kontzeptuala

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago

Laurogeiko hamarkadako pintura amerikarra

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago

Sharon Lockhart

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago

Jasper Johns [eta] Cy Twombly

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago

Roy Lichtenstein, Ed Ruscha eta Andy Warhol: Pop Art-a

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago

Jeff Koons

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago

Cindy Sherman

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago

Stephan Balkenhol, Georg Baselitz, Bernd & Hilla Becher, Andreas Gursky eta Anselm Kiefer: Alemaniako artea hirurogeiko hamarkadaren ondoren

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago

Charles Ray

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago