Edukira zuzenean joan

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada

Arte kontzeptuala

Info gehiago

Sharon Lockhart

Info gehiago

Atalak

Laurogeiko hamarkadako pintura amerikarra

1960ko eta 1970eko hamarkadetan zinemak, performanceak, argazkigintzak eta bideoak aurrerapen izugarria izan zuten arte-adierazpide gisa. Abangoardiako praktika hauen atzetik, baliabide tradizionalagoa zen pinturari berriro ere heltzeko bultzada egon zen laurogeiko hamarkadan. Estatu Batuetan pinturari eman zitzaizkion ikuspuntuak era askotarikoak izan ziren. Artista ugarik, gai heroikoak islatzen zituzten beren artelanetan eta beste zenbaitek, berriz, graffitiak sartzen zituen. 

Jean-Michel Basquiat, hiriko paisaian kokaturiko eraikuntzetan eta bestelako tokietan mezu poetikoak eta zeinu kriptikoak uzten zituen graffitiaren artista gisa egin zen ezaguna hasieran New Yorken. Heziketa artistikorik ez bazuen ere, 1980. urtean mihiseak lantzen hasi zen, bere pinturak artearen historiari eta herri-kulturari buruzko erreferentziaz betez. Tronpetariak (Horn Players) (1983) artelaneko estilo adierazkorra eta hitz-joko zabala, Dizzy Gillespie eta Charlie Parker jazzeko musikariei eginiko omenaldia da. Parkerren goitizena “Bird” (txoria) zen eta Basquiatek horren aipamena egiten du “ornithology” (ornitologia) hitza erabiliz. Hitz hau, hegaztiak aztertzeko erabiltzen den termino zientifikoa izateaz gain, bere musika-piezatariko baten izena ere bada. Julian Schnabel-en artelan adierazgarriek ere, azalera dinamikoak aurkezten dituzte. Izan ere askotan artista honek plater hautsiak erabiltzen ditu koadroen azalerak estaltzeko, esate baterako bere lagunen erretratuetan sartzen dituenak. Kritikariek, neoespresionismoaren pintura-estilo asaldatuarekin eta zirraragarriarekin lotu izan dituzte Basquiat eta Schnabel; laurogeiko hamarkadan Europan sortu zen mugimendu artistikoarekin, hain zuzen ere.

David Salle eta Eric Fischl artistek John Baldessari deritzan artista kontzeptualarekin ikasi zuten hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran eta bi artista hauek gogoa pinturan jarri bazuten ere, begi bistakoa da bien artelanetan Baldessarik izan zuen eragina. Jatorrizko eta maileguz hartutako ikonografiaren justaposizioa erabiliz, Sallek ikusmen bidezko collageak sortzen ditu, historian inspiraturikoak izanik ere, egungo arrastoa mantentzen zutenak: Deabruzko Errolan (Demonic Roland) (1987) pinturan, esaterako —izenburu honen bidez artistak Erdi Aroko poema bai egiten dio aipu— Depresioaren ondorengo garaiko jantzi tipikoak daramatzaten bi gizon aurkezten ditu biluzik dagoen emakume baten irudiaren ondoan. Fischlen pinturek, berriz, etxe-testuinguru arruntetan egonik ere dramatismo handiko uneak gogora ekartzen dituzten gizakiak erretratatzen dituzte; betiere, egiazkoak edo gezurrezkoak izan daitezkeen uneak. Ross Bleckner-ek abstrakzioa erabiltzen du emozio sakonak aditzera emateko; emozio horien artean dira laurogeiko eta laurogeita hamarreko HIESaren izurriteari loturiko galera eta oroimena.

BESTE ATALAK

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago

Arte kontzeptuala

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago

Laurogeiko hamarkadako pintura amerikarra

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago

Sharon Lockhart

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago

Jasper Johns [eta] Cy Twombly

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago

Roy Lichtenstein, Ed Ruscha eta Andy Warhol: Pop Art-a

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago

Jeff Koons

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago

Cindy Sherman

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago

Stephan Balkenhol, Georg Baselitz, Bernd & Hilla Becher, Andreas Gursky eta Anselm Kiefer: Alemaniako artea hirurogeiko hamarkadaren ondoren

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago

Charles Ray

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada, Atala, 2003

Info gehiago