Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Cindy Sherman
Charles Ray
Atalak
Stephan Balkenhol, Georg Baselitz, Bernd & Hilla Becher, Andreas Gursky eta Anselm Kiefer: Alemaniako artea hirurogeiko hamarkadaren ondoren
- Izenburua:
- Stephan Balkenhol, Georg Baselitz, Bernd & Hilla Becher, Andreas Gursky eta Anselm Kiefer: Alemaniako artea hirurogeiko hamarkadaren ondoren
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Artea eta ekonomia | Artea eta industria | Artea eta historia | Arkitektura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Materiala | Sinbologia | Düsseldorfeko Eskola | Nazismoa | Alemania | Tradizioa
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa | Neoespresionismoa
- Artelan motak:
- Argazkia | Artisautza | Eskultura | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Balkenhol, Stephan | Baselitz, Georg | Becher, Bernd | Becher, Hilla | Gursky, Andreas | Kiefer, Anselm
Hirurogeiko hamarkadan hainbat artistek argazkigintzaren indar dokumentala aztertzen hasi ziren eta egozten zitzaion “bigarren mailako arte” izaera —herri-kulturan zuen oihartzunagatik— zalantzan jartzen hasi ziren. Bide honetan eragin handia izan zuen Bernd eta Hilla Becher senar-emazteek osaturiko taldeak, Düsseldorf-eko Staatliche Kunstakademie-ko irakasleak zirenak, nazioarteko argazkilari bikainen belaunaldi askoren irakasle izan ziren aldetik. Becherdarrek industria-arkitekturari buruz egin zituzten zuri-beltzeko argazkiek —ikatz-biltegiak edota hazi-zuloak— arkitektura-elementu horietako bakoitzak bete behar duen funtzioaren arabera dituen egitura ezaugarriak ikertzen dituzte. Ur-biltegien tipologia (Typology of Water Towers) (1972) gisako ikerketa sistematikoek molde arkitektoniko jakin bateko aldaerak aurkezten dituzte. Bechertarrak desagertzear zegoen arkitektura aztertzen ziarduten bitartean, euren ikasle ezagunetarikoa den Andreas Gursky-k gaur egungo ekonomia liluragarriagoari eta globalizatuagoari dagozkion egiturak eta sistemak jasotzen ditu: Burtsako parketa edo biltegi batean salgai jarririko artikuluak. Baina Gurskyren irudien kalitate dokumentala engainagarria da, artistak bere argazkiak digitalki aldatzen baititu nahi duen ikusmen eta kontzeptu bidezko harmonia lortzeko.
Laurogeiko hamarkadan Alemanian hainbat hamarkadatan zehar egiten aritu ziren pintura eta eskultura figuratiboa egiteari ekin zioten amerikarrek. Artelan hauek, sarri, eskala monumentala aurkeztu ohi zuten eta beren izaera narratiboek historiari eta tradizio kulturalari egin ohi zioten aipu. Artelan hauetako pintzelkadek eta kolore biziek Alemaniako espresionismoa gogora ekartzen zutenez XX. mendearen lehen erdialdeko abangoardia-estiloa, Amerikako adituek “neoespresionismoa” izena eman zioten joera berri honi.
Gerra amaitu ostean gailendu zen esperimentazio-arte abstraktuari kontrajarririk, Anselm Kiefer-en Alemaniako heroi espiritualak (Deutschlands Geisteshelden) (1973) artelanak arkitektura naziaren arauak eta estetika islatzen ditu: hutsik dauden eraikin monumentalak, zuzi dardaratsuak eta erregimen naziak nagusitasun kulturalaren sinbolotzat erabiliko zituen Alemaniako pertsonaia entzutetsuen inskribaturiko izenak. Kieferren obrak, berariaz zirikatzailea denak, ikuslea historiako aldi zail baten aurrez aurre jartzera behartzen du. Aitzitik, Georg Baselitz-en Ehiztaria (Lau zerrenda) [Der Jäger (Vier Streifen)] (1966) obrak, pintzelkada librea eta espresionismoari loturiko eta naziek degenerazioaren aztarrentzat jotzen zituzten molde desitxuratuak ditu oinarri. Baselitzek askotan Alemaniako basoaren sinbolo mitikoa hartu zuen gaitzat, Stephan Balkenhol-ek ere ukitu zuen gai hau zuhaitzen enborrak erabiliz eginiko bere eskulturetan. Jantzi arruntak zituzten bere hiritar modernoak irudikatzeko, Balkenholek artisautza-estilo arrunt bat hautatu zuen, Alemaniako zizelkatze-tradizioa eta eskultura espresionista gogora ekartzen dituena.