Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Stephan Balkenhol, Georg Baselitz, Bernd & Hilla Becher, Andreas Gursky eta Anselm Kiefer: Alemaniako artea hirurogeiko hamarkadaren ondoren
Atalak
Charles Ray
- Izenburua:
- Charles Ray
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Giza gorputza | Manikia | Artea eta umorea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Fikzioa eta errealitatea | AEB
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala | Post-Minimalismoa
- Artelan motak:
- Argazkia | Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Ray, Charles
Bere karreran zehar, Charles Ray artista iparramerikarrak, egunerokoa dena manipulatuz ikusleak harriturik uzteaz gainera zirikatu ere egin izan ditu. Performancea eta arte kontzeptuala inspirazio-iturri hartuz, Rayren lehendabiziko artelanek artista bera aurkezten zuten “eskultura biziak” izendatzen zituenak osatuz, ondoren apropos lausoturikoak diren eta itxuraz zaletu batek eginikoak diruditen argazkietan dokumentatuz. Ohol-pieza I-II (Plank Piece I-II) (1973) artelanak, Ray aurkezten du itxuraz sinesgaitza dirudien jarreran hormatik zintzilik; euskarritzat, zurezko ohol batzuk besterik ez dituela. Artelan-mota hauen ezaugarria gorputzari eskaintzen dioten arreta da. Hau izan zen hirurogeita hamarreko posminimalismoaren korronte garrantzitsu bat bereizi zuen ezaugarria.
Gorputzarenganako duen kezka hori garrantzitsua izango da gerora ere Rayren obran. Adibidez, Gizonezko manikia (Male Mannequin) (1990) artelanean, manikiaren forma anonimoari bere sexu-organoen kopia zehatza gaineratu zion artistak. Aurretik asma ezin daitekeen elementuen nahasketa honek, hain pertsonala den xehetasun hori barne, errealitatearen eta fikzioaren arteko kulunka sortzen du. Hau dela eta, eskultura hau dibertigarria ez ezik ezinegonaren eragile ere bilakatzen du. 91ko udazkena (Fall ’91) (1992) artelanean, mundukoa dena alegiazkoa bailitzan aurkezten du Rayk. Rayren eskulturak merkataritza-manikien neurri estandarrak ditu oinarri, baina hauek heren bat handituz, erabat aldatzen dituen doikuntza gertatzen da. Artelan honek, halako haluzinazio-efektu arraroa sortzen du ikuslearengan, artelanera hurbiltzen doan heinean. Ia sinetsi ere egin genezake eskulturak bataz besteko altura irudikatzen duela eta gu garela txikiak. Izenburuak, moda-enpresek denboraldi bakoitzean aurkezten dituzten diseinu-multzoei egiten die erreferentzia.