Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Jeff Koons
Stephan Balkenhol, Georg Baselitz, Bernd & Hilla Becher, Andreas Gursky eta Anselm Kiefer: Alemaniako artea hirurogeiko hamarkadaren ondoren
Atalak
Cindy Sherman
- Izenburua:
- Cindy Sherman
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Artea eta identitatea | Bildumagintza | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Edythe Broad | Eli Broad
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Sherman, Cindy
New Yorken bizi den eta lan egiten duen Cindy Sherman artistak bere buruari atera ohi dizkio argazkiak, antzezlan konplexua eskatzen duten antzeztokietan pertsonaia ugari irudikatuz. Bere ezin sinetsizko aldakortasunari eta itxuraldatzeko duen erraztasunari esker, berrogeita hamarreko hamarkadan zinema-aktore izan zen zenbait emakume, aldizkarietarako jarrera iradokitzailean paraturiko beste hainbat eta Europako maisu klasiko handien pinturetatik edota beldurrezko filmetatik, beste askoren artean, ateratako pertsonaiak irudikatu ditu.
Shermanen obra arte kontzeptualaren adibide da. Bere lehendabiziko argazkiak oso sinesgarriak izan zirenez, adituek denbora behar izan zuten argazki haietan guztietan azaltzen zena artista bera zela ohartzeko. Shermanen argazkiak, ordea, ez dira autoerretratuak. Artistak berak aipatu duenez: “Pertsonek irudiotan, beraiei dagokien zerbait aurki dezaten da nire helburua eta ez ni aurki nazaten”. Bere obra emakumezkoen nortasunaren eta irudikatzearen gaiei heltzeko saiakeratzat izan da hartua, baita irudikatutako emakumearen eta ikuslearen arteko elkarrekintzaren izaerari heltzeko eginiko saiakeratzat ere.
MacArthur Foundation delakoak 1995. urtean Shermani emandako “jeinutasunari” saria, erabakigarria izan zen Shermanek argazkigintzaren aukerak arte-baliabide gisa gara zitzan. Herri-kulturako edo artearen historiako irudiak eskuratu beharrean, argazkia darabil hauek berriz ere bere kontura eta oso modu pertsonala erabiliz sortzeko, ikuslea artifizioaz ez ezik pertsonaia nahiz antzeztoki bakoitzak eskatzen duen eraikuntza neketsuaz jabe dadin ziurtatuz. Sherman, Eli eta Edythe Broad-en bilduman hobekien irudikaturiko artistetariko bat da; bilduma zabal honek artistak sorturiko 110 irudi baino gehiago batzen baititu, Shermanen lanaren aldi ezberdin guztietako adibideak barne hartuz.