Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Arte kontzeptuala
Atalak
Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Izenburua:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Bildumagintza | AEB | Edythe Broad | Eli Broad
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Arte Kontzeptuala | Neo-Dada | Neoespresionismoa | Pop Artea
- Aipatutako artistak:
- Johns, Jasper | Koons, Jeff
Azken hiru hamarkadetan, Eli eta Edythe Broad bildumagileek Estatu Batuetan den gerra ondorengo bildumarik garrantzitsuenetarikoa bildu dute Los Angelesen. Beren bildumak artista entzutetsuak eta berriak jasotzen ditu eta XX. mendearen bigarren erdialdean nagusitu ziren estilo eta interes artistiko sorta zabala jasotzen du. Artistarik nabarmenenak, beren karreran zehar eskuraturiko lorpenak agerian uzten dituzten artelan ugariren bidez ageri dira ordezkaturik. Eli Broadek esana da: “Ez dugu artista baten artelan bakarra eduki nahi. Norbait artistatzat hartzen badugu, bere artelan-sorta bat erakusgai jartzea garrantzitsua dela irizten diogu”.
Braodtarrak hirurogeita hamarreko hamarkadan hasi ziren serioski bilduma osatzen eta 1984. urtean Broad Art Foundation delakoa sortu zuten, museo eta unibertsitateei artelanak uzteko helburuz jaio zen erakundea. Fundazioaren fondoak eta Broadtarren bilduma propioa batuz, ehun eta berrogeita hamar artista baino gehiagoren mila artelan baino gehiago osatzen dira. Erakusketa honetarako, bilduma hauei dagozkienetan gaurdaino egin denik garrantzitsuenean, Broadtarrek ehun artelan baino gehiago utzi dituzte maileguan eta multzo hau, hirurogeiko hamarkadatik hasi eta gaur egun arte nazioarteko artean izan diren joera nagusiak erakusteko gai da. Erakusketa, ordena kronologikoari jarraiki antolaturik dago eta neodadá, pop-art-a, arte kontzeptuala eta neoespresionismoa gisako mugimendu nagusiak ordezkaturik daude artistarik adierazgarrienen bidez. Honez gain, Broad bildumek laurogeiko hamarkadako Amerikako artearen artelan kopuru garrantzitsua dute eta erakusketa honetan aldi honetako oinarrizko artelanak ikusteko aukera izango dugu, gaur egun duten garrantzia kontuan hartuz. Erakusketak, hirugarren solairuko areto guztiak hartzen ditu eta Museoaren lehendabiziko solairuko 105 aretoan amaitzen da.
Los Angeles County Museum of Art-ek antolatutako erakusketa [da honakoa].