Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Laurogeiko hamarkadako pintura amerikarra
Jasper Johns [eta] Cy Twombly
Atalak
Sharon Lockhart
- Izenburua:
- Sharon Lockhart
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Gizakia | Bildumagintza | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | AEB | Los Angeles | Edythe Broad | Eli Broad | Zinema
- Artelan motak:
- Argazkia | Ikus-entzunezkoa
- Aipatutako artistak:
- Baldessari, John | Lockhart, Sharon | Ray, Charles | Ruscha, Edward | Therrien, Robert
Hirurogeiko hamarkadaz geroztik Los Angeles arte bisualen gune nagusi bihurtu da, gero eta gune dinamikoagoa, alegia. Broad bikoteak hiri horretako artista desberdinen obra zabalki bildu du eta erakusketa honek talde horren barruan nazioartean ospe handienetakoa izan duten lau artisten piezak barne hartzen ditu: John Baldessari-renak, Ed Ruscha-renak, Robert Therrien-enak eta Charles Ray-renak. Mendebaldeko kostako artisten artean Sharon Lockhart da gazteena eta bere lana erakusketa honetan ikusi ahal izango dugu.
Lockhart argazkilaria eta zinemagilea da, eta zuzendari gisa dihardu, fotograma bakoitza aukeratuz eta konposatuz baina filmatzeko lana kamera-operadore baten eskuetan utziz. Bere argazkiek istorio enigmatiko zabalago baten atalak dirudite, osatzeko publikoaren esku-hartzea eskatzen duen istorio baten atalak. 1996ko Titulurik gabea obran, gizon mehe batek gure arreta desbideratzen du imajinatik ateratzen den begiradaz. Kontu handiz osatuta dagoen eszena ilunduta geratzen da, antzezten ari den drama argitu beharrean konplikatzen duten islek eraginda. Lockhartek Enrique-ri buruz egin dituen imajinek, marmolezko zorua konpontzen ari den Mexiko DFko antropologia-museo entzutetsuaren enplegatuari buruz hain zuzen, zehaztasun handiz eraikitako erretratua osatzen dute baita ere. Haren laguntzarekin, Lockhartek lanaren fase desberdinak jaso ditu. Serie honek museoak bertako tresnak erakusten dituen modu berean tratatzen du Enrique: biak daude ikusgai.