Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Roy Lichtenstein, Ed Ruscha eta Andy Warhol: Pop Art-a
Cindy Sherman
Atalak
Jeff Koons
- Izenburua:
- Jeff Koons
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Artea. Teoria | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Gainazala | Materiala | Tamaina
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Koons, Jeff | Warhol, Andy
Andy Warhol-en obran eta berarenganako sortu zen gurtzean oinarrituz, Jeff Koons-ek sonatua eta kitscha zena erabili zuen orduko gustu onaren kontzeptua zalantzan jartzeko. Bere arte bortitzak, edota trauskiltzat ere jo daitekeenak, nekez sortzen ditu erantzun neurrizkoak.
Koons saltegi handietan eskuraturiko artikuluak, xurgagailuak esate baterako, arretaz argiztaturiko kaxa babesleetan kokatzen hasi zen, ondoren kaxa hauek arte-galeria eta museoen testuinguruan erakutsiz. Beranduago, artisau trebeak kontratatu zituen objektu arruntak eskultura erakargarri bilakatzeko, objektu horiei aurrekaririk gabeko garrantzia emanez eta artistak bere artelan propioaren egile izan behar duen topiko zaharra dudan jartzen ari zirenen artean bere burua ezarriz. Kritiko batek aipatu duen bezala, Koonsek “artelanaren ohiko kontzeptua azpikoz gora jartzen du guztiz. Artea hemen, Amerikako erdi-mailako balio tradizional batzuk oinarri izanik osatzen da argi eta garbi”.
Puxika-txakurra (Balloon Dog) (1994–2001) eta Untxia (Rabbit) (1986) bere artelanetan, Koonsek material merkeekin eginiko jostailu txikiak, azalera distiratsuak dituzten eta ikuslea beren isla hotzetan harrapatzen duten altzairu herdoilgaitzeko eskultura handi bilakatu ditu. Bere artelanik gehienetan ohikoa denez, eguneroko objektu hauek arrotza den zerbait bilakatzen dira. Artistak objektuok erreproduzitzeko erabiltzen dituen materialei esker, inspirazio-iturri gisa erabili zituen jostailuek dutena baino egonkortasuna handiagoa lortzen dute berriek.