Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
Sharon Lockhart
Roy Lichtenstein, Ed Ruscha eta Andy Warhol: Pop Art-a
Atalak
Jasper Johns [eta] Cy Twombly
- Izenburua:
- Jasper Johns [eta] Cy Twombly
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Artea eta historia | Artea eta literatura | Artearen historia | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materialtasuna | AEB
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua | Neo-Dada | Pop Artea
- Artelan motak:
- Pintura | Ready-made
- Aipatutako artistak:
- Johns, Jasper | Rauschenberg, Robert | Twombly, Cy
Erakusketa honetako artelanik antzinakoena den Bandera zuria (White Flag) 1960. urtean egin zuen Jasper Johns-ek eta Amerikako bandera gai hartuta eginiko bere pintura sinbolikoetarik lehena da. Garai hartan, mugimendu espresionista abstraktuak —New York gune zuenak— nazioarteko aintzatespena lortua zuenez, terminoa, Jackson Pollock eta Willem de Kooning gisako artisten pintura espresiboa eta pertsonala definitzeko erabiliko zen. Johns eta Cy Twombly, Robert Rauschenberg-ekin batera ideien elkartruke aberasgarria mantendu zutenak, ezaguna zitzaien mintzaira hura erabiltzen hasi ziren euren obran eta eguneroko bizitzako elementuekin nahastu zuten.
Johnsen lehendabiziko ikerketa artistikoak, Rauschenbergenekin batera, pop-art-aren oinarriak zehazten lagungarri izan ziren hirurogeigarren hamarkadan. Bi artista hauek neodadaistatzat jo zituzten askotan, Marcel Duchamp artista dadaistaren readymade-en adibideak jarraituz, esanahi bikoitza zuten eta gorengo artearen definizio tradizionalak desafiatzen zituzten bilaturiko objektuak sartu baitzituzten beren obretan. Begiralea (Watchman) (1964) izeneko bere artelanean, Johnsek geruza lodian emandako pintura konbinatu zuen hiru dimentsioko objektu zenbaitekin, hala nola, egurrezko aulkiarekin, argizarian husturiko gizakiaren gorputz-enborraren beheko aldearekin, egunkariarekin, egurrezko pilotarekin eta makilekin.
Italiako eta Afrika Iparraldeko hondakin zaharretako arrastoen eraginpean, Twomblyk graffitiaren ahaide den ikusmen bidezko mintzaira garatu zuen. Eskuz zirrimarraturiko testu erdi abstraktuak eta askotan ia eskatologikoak diren moldeak nahastuz, interpretazio ugari eskaintzen duten forma berriak sortzen ditu. Twomblyren gaiak antzinatasun klasikoari, historiari, mito handiei eta literaturari loturikoak izan ohi dira. Ilium (goiz batean hamar urte ondoren) [Ilium (One Morning Ten Years Later)] (1964) artelanak esaterako, Iliadari egiten dio aipu; Troiako gerrari buruzko Homero-ren kontakizun epikoa denari.