Olafur Eliasson: Bizitza errealean
205 A aretoa: Maketa-gela (2003)
Iruzkinak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Olafur Eliasson: Bizitza errealean
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta paisaia | Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Materiala | Gogoeta | Ingurunea eta natura | Islandia
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Eliasson, Olafur
Ongi etorri Olafur Eliasson: Bizitza errealean erakusketara. Artista honentzat, ikuslearen esperientzia da artearen ardatza, eta bere obretako ugari ezagutzeko aukera izango duzu hemen.
Azken hiru hamarkadetan, Olafur Eliasson artista islandiar-daniarrak hainbat eskultura, argazki, margolan eta instalazio sortu ditu, gure hautemateari dei eginez, forma geometrikoak aztertuz eta ura, argia zein goroldioa bezalako elementuak erabilita mundu naturala museoaren espazio neutroan txertatuz.
Islandiako paisaiak gogoan hartuz, artista emankor honek ur-jauzien tankerako eskulturak egin izan ditu, eta seguru asko, horiek dira bere lanik ezagunenak. Museoaren atzeko aldeko urmaelean ikus daiteke halako artelan bat, hamaika metrotik gora egiten duen ur-jauzi berri bat, agerian dituena bere egitura osatzen duten elementu guztiak, hala nola aldamioak, punpak eta tutuak. Obra aktibatzen duen mekanismoa ikusgai utzita, Eliassonek biak nabarmentzen ditu: piezaren eraikuntza eta haren inguruko paisaia urbanoa.
“Artea ez da objektua; artea da objektuak munduan sortzen duena”, adierazi izan du Eliassonek. Mundu hori izan daiteke Museora etorri den bisitari batena zein Senegaleko haur batena: lehenak, era jakin batean kokatutako ispiluei esker, aldatua izango du gauzak hautemateko modua bisitaldia amaitzen duenerako; bigarrenak, aldiz, orain etxeko lanak gauez egin ditzake Olafur Eliassonek berak Little Sun proiektuaren baitan sortu dituen eguzki-lanparei esker. Erakusketa honetan, ikuspegi harrigarriak topatuko ditugu eta ingurune ezezagunetan barneratuko gara; modu horretan, mundu fisikoari buruz ditugun espektatiben inguruan hausnartu ahal izango dugu. Zer eragin du gugan Eliassonen obrak?
Olafur Eliasson: Bizitza errealean erakusketa Tate Modern-ek antolatu du Guggenheim Bilbao Museoaren laguntzarekin, eta Iberdrolaren babes eskuzabalari esker gauzatu ahal izan da.