Edukira zuzenean joan

Olafur Eliasson: Bizitza errealean

202 aretoa, A atala: Eguzkitsua (1995), Ikusteko espazioa (2015), Absentziaren presentziaren pabilioia (2019) [eta] Edertasuna (1993)

Info gehiago

204 aretoa: Big Bang iturria (2014)

Info gehiago

Iruzkinak

202 aretoa, B atala: Kolore-esperimentuak, Korronte glaziarrak, Ibaiko baltsaren seriea (2000), Iparrorratza noraezean (2019), Izotza urtzen Gunnar-en lurretan (2008) [eta] Distira esferiko glaziarra (2019)

Izenburua:

Erakusketa:
Olafur Eliasson: Bizitza errealean
Gaiak:
Artea eta denbora | Artea eta paisaia | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Kolorea | Lan-prozesua | Materiala | Ingurunea eta natura | Islandia | Caspar David Friedrich
Artelan motak:
Argazkia | Eskultura | Instalazioa | Pintura
Aipatutako artistak:
Eliasson, Olafur

Haurra zela joan zen Eliasson lehen aldiz Islandiara, eta hango paisaiek eragin itzela izan dute gaurdaino artistaren lanean.

Korronte glaziarrak izeneko obran, glaziar zahar bateko izotz-puskak hartu zituen, eta ur-kolorez margotutako paper lodien gainean ipini zituen. Izotza urtzean, urak pigmentua disolbatu zuen, eta kolore-orban organikoak eta zimurrak sortu zituen paperaren gainean.

Distira esferiko glaziarra izeneko lanean, aldiz, artistak glaziarren higadurak sorturiko haitz-partikula txikiak erabili zituen obra osatzen duen kristala sortzeko.

Urteak joan eta etorri, Eliassonek Islandiako paisaian gertatzen diren fenomeno naturalen argazki-sortak egin ditu. Artistaren arabera, premiazkoa suertatzen zaio herrialde horrekin kontaktu fisikoa edukitzea, hau da, bertan eskalatzea, ibiltzea, igeri egitea edo ur-lasterretan behera egitea. Ibaiko baltsaren seriea (2000) sortako argazkiak hala egin zituen, txalupa batetik, korronteak behera zeramala.

Izotza urtzen Gunnar-en lurretan izeneko obran, artistak argazki bidez bildu zuen nola urtzen zen familiaren lagun baten lurretan zegoen izotz bloke handi bat.

Bestalde, Islandian igarotako denboraren poderioz, Eliassonek gertutik ezagutu zituen herrialdeko baldintza atmosferikoak. Horri tiraka, jakin-mina piztu zitzaion, ea nola harrapatu duten artistek argia historian zehar. Hala, 80. eta 81. kolore-esperimentuak izeneko bi obretan, Eliassonek Caspar David Friedrich margolari alemaniarraren lanari erreparatu zion, eta hark Fraidea itsasertzean eta Zuhaitz bakartia lanetan erabilitako koloreak aztertu zituen.

Azkenik, badago obra bat sabaitik zintzilik: Iparrorratza noraezean; egur-puska higatu bat da, korronteak ekarri eta artistak Islandiako itsasertzean topatu zuena. Egurraren mutur bat angelu zorrotz forman zizelkatuta dago, eta haize-arrosaren zati bat ageri du margotuta. Egurretik zintzilik dago hagatxo magnetiko bat, ipar-hego ardatzari segitzen diona, iparrorratza nola.

BESTE ATALAK

Sarrera

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

205 A aretoa: Maketa-gela (2003)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

205 B arteoa: Isla baten deskribapena edo haren ezaugarriei buruzko ariketa atsegin bat (1995) [eta] Zure zalantzazko itzala (Kolorea) (2010)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Lehenengo obrak: Leiho-proiekzioa (1990), Izangaia (1991), Titulurik gabea (1993), Olatu-makinak (1995) [eta] Likenezko horma (1994)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

207 aretoa: Zure kolore-atlas atmosferikoa (2009)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

209 aretoa: Ikusteko gailuak: Zure ikuspegi espirala (2002), Zure leiho planetarioa (2009), Haize hotzeko esfera (2012), Izar-hautsaren partikula (2014), Bizitza errealean (2019) [eta] Zure irudizko etorkizuna (2020)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

203 aretoa: Kolore batentzako gela (1997)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

202 aretoa, A atala: Eguzkitsua (1995), Ikusteko espazioa (2015), Absentziaren presentziaren pabilioia (2019) [eta] Edertasuna (1993)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

202 aretoa, B atala: Kolore-esperimentuak, Korronte glaziarrak, Ibaiko baltsaren seriea (2000), Iparrorratza noraezean (2019), Izotza urtzen Gunnar-en lurretan (2008) [eta] Distira esferiko glaziarra (2019)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

204 aretoa: Big Bang iturria (2014)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

208 aretoa: Glaziarren urtzearen seriea 1999/2019 (2019), Haizagailua (1997) [eta] Laino-sofa (2018)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Estudio hedatua

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago