Edukira zuzenean joan

Olafur Eliasson: Bizitza errealean

207 aretoa: Zure kolore-atlas atmosferikoa (2009)

Info gehiago

203 aretoa: Kolore batentzako gela (1997)

Info gehiago

Iruzkinak

209 aretoa: Ikusteko gailuak: Zure ikuspegi espirala (2002), Zure leiho planetarioa (2009), Haize hotzeko esfera (2012), Izar-hautsaren partikula (2014), Bizitza errealean (2019) [eta] Zure irudizko etorkizuna (2020)

Izenburua:

Erakusketa:
Olafur Eliasson: Bizitza errealean
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Islak | Geometria | Kolorea | Materiala | Ispiluak
Artelan motak:
Instalazioa
Aipatutako artistak:
Eliasson, Olafur

90eko hamarkadaren erditik aurrera, Eliasson-ek maiz erabili izan ditu ispiluak eta islak bere lanetan. Areto honetan, espazio berean jarri ditugu zenbait lan, hala nola Zure ikuspegi espirala eta Zure leiho planetarioa, bai eta zintzilik jarritako beste pieza batzuk ere (Haize hotzezko esfera, Izar-hautsaren partikula eta Bizitza errealean). Artistaren esanetan, obra horiek esperientzia bisual ludikoaz harago doan zerbait eskaintzen dute.

Kaleidoskopioz osaturik dago Zure leiho planetarioa: obra horren barruan, hiru dimentsiotako formadun ispilatzea ikusi dezakegu. Zure ikuspegi espirala, aldiz, elkarren kontrako norabidean biraka dabiltzan altzairuzko bi espiralek osatzen dute. Aipatutako bi obrek zerbait gehiago eskaintzen digute, ez bakarrik ikusmenaren jolas bat; izan ere, zenbait islaren ondorioz, berrantolatu egiten da ikusten dugun hori. Ikuspegi bat baino gehiago eskaintzen dizkigute aldi berean, eta, horri esker, bestelako modu batzuetan hautematen dugu gure posizioa. Espazioa kontrolatzeko aukerari uko egin, eta, horren ordez, segurtasun ezari eman diezaiokegu gidaritza, hark eraman gaitzan.

Zintzilik dauden hiru piezak, berriz, zenbait printzipio geometriko konplexu baina erregularretan oinarritzen dira. Artistari asko interesatzen zaizkio espiralak, inguruko paretetan islatzen den argi-ilun jokoari esker energia-sentipena sortzen dutelako, bai objektuaren barruan, bai kanpoan.

Haize hotzezko esfera balizko sistema atmosferiko baten maketa moduan har genezake. Berez, kristalezko hiru esferak osatzen dute, bata bestearen barruan sartuta. Barru-barruko esfera argi horia islatzen duen beiraz osatuta dago; kanpoko geruza, berriz, grisa da, eta barruan hiru urdin ezberdinetako beira zatiak ditu. Erdian, bonbilla bat dago, eta itzalak eta islak proiektatzen ditu pareten gainean.

Izar-hautsaren partikula eraikitzeko, artistak bi poliedro irregular ahokatu ditu, eta, hala, kristal zeharrargi erdi-islatzailez eta altzairu herdoilgaitzezko hagatxoz osatutako forma bat sortu du. Beirazko panelek argia harrapatu eta ingurua islatu ahala, obrak hainbat itzal sortzen ditu, barruan dituen forma irregularrak argitara ateraz, eta, era berean, obraren beraren itxura aldatuz.

Zintzilik dauden obren artean, Bizitza errealean izeneko pieza da berriena. Koloretako beira-panel batzuek osatzen dute: altzairu anodizatuzko egitura batean txertaturik daude, eta tenkatutako kable batzuek zeharkatzen dituzte. Barruan, bonbilla bat dago, eta argiak eta itzalak proiektatzen ditu, guztiz koloretsuak.

Zure irudizko etorkizuna izeneko lana berria da. Bertan, arku erdi-zirkular bat dago sabaitik zintzilik jarritako ispilu biribil baten gainean kokatuta. Isla-jokoaren ondorioz, badirudi uztai batek ispiluaren azalera zeharkatzen duela, bi espazioak uztartuz: Museoaren aretoko espazio erreala eta ispiluan ageri den espazio birtuala.

BESTE ATALAK

Sarrera

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

205 A aretoa: Maketa-gela (2003)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

205 B arteoa: Isla baten deskribapena edo haren ezaugarriei buruzko ariketa atsegin bat (1995) [eta] Zure zalantzazko itzala (Kolorea) (2010)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Lehenengo obrak: Leiho-proiekzioa (1990), Izangaia (1991), Titulurik gabea (1993), Olatu-makinak (1995) [eta] Likenezko horma (1994)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

207 aretoa: Zure kolore-atlas atmosferikoa (2009)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

209 aretoa: Ikusteko gailuak: Zure ikuspegi espirala (2002), Zure leiho planetarioa (2009), Haize hotzeko esfera (2012), Izar-hautsaren partikula (2014), Bizitza errealean (2019) [eta] Zure irudizko etorkizuna (2020)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

203 aretoa: Kolore batentzako gela (1997)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

202 aretoa, A atala: Eguzkitsua (1995), Ikusteko espazioa (2015), Absentziaren presentziaren pabilioia (2019) [eta] Edertasuna (1993)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

202 aretoa, B atala: Kolore-esperimentuak, Korronte glaziarrak, Ibaiko baltsaren seriea (2000), Iparrorratza noraezean (2019), Izotza urtzen Gunnar-en lurretan (2008) [eta] Distira esferiko glaziarra (2019)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

204 aretoa: Big Bang iturria (2014)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

208 aretoa: Glaziarren urtzearen seriea 1999/2019 (2019), Haizagailua (1997) [eta] Laino-sofa (2018)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Estudio hedatua

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago