Olafur Eliasson: Bizitza errealean
202 aretoa, B atala: Kolore-esperimentuak, Korronte glaziarrak, Ibaiko baltsaren seriea (2000), Iparrorratza noraezean (2019), Izotza urtzen Gunnar-en lurretan (2008) [eta] Distira esferiko glaziarra (2019)
208 aretoa: Glaziarren urtzearen seriea 1999/2019 (2019), Haizagailua (1997) [eta] Laino-sofa (2018)
Iruzkinak
204 aretoa: Big Bang iturria (2014)
- Izenburua:
- 204 aretoa: Big Bang iturria (2014)
- Erakusketa:
- Olafur Eliasson: Bizitza errealean
- Gaiak:
- Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Forma | Materiala | Ingurunea eta natura
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Eliasson, Olafur
Izan gogoan aretoa erabat ilun dagoela eta obra honetan badirela argi estroboskopiko edo keinukariak.
Eliasson-ek maiz erabiltzen du ura sormenerako; alde horretatik, ezagunak dira ur-jauziak itxuratuz egin dituen eskulturak. Glaziar zaharretako izotz-puskak ere erabiltzen ditu. Nolanahi ere, areto honetan badirudi ez dagoela ur izoztua besterik. Big Bang iturria izeneko obra honetan, argi estroboskopikoak iturritik ateratzen den ura argiztatzen du bere jauziaren une gorenean dagoenean; hala, badirudi ura izoztuta dagoela grabitatearen poderioz erortzekotan den istantean. Efektu horren ondorioz, bisitarien arreta bereganatzen duten halako pirrinta batzuk sortzen dira, eskultura-moduko ezusteko forma borobilduen segida azkarrak.