Olafur Eliasson: Bizitza errealean
204 aretoa: Big Bang iturria (2014)
Estudio hedatua
Iruzkinak
208 aretoa: Glaziarren urtzearen seriea 1999/2019 (2019), Haizagailua (1997) [eta] Laino-sofa (2018)
- Izenburua:
- 208 aretoa: Glaziarren urtzearen seriea 1999/2019 (2019), Haizagailua (1997) [eta] Laino-sofa (2018)
- Erakusketa:
- Olafur Eliasson: Bizitza errealean
- Gaiak:
- Artea eta paisaia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Materiala | Mugimendua | Oihal-diseinua | Lankidetza artistikoa | Kvadrat | Ingurunea eta natura | Berotze globala | Klima-aldaketa | Islandia
- Artelan motak:
- Argazkia | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Eliasson, Olafur
Haurra zela, Eliasson sarri samar joaten zen Islandiara, eta oraindik ere gordetzen ditu herrialde harekiko eta bertako paisaiekiko lotura sendoak. 1999an, adibidez, Islandiako dozenaka glaziarren argazkiak egin zituen, eta Glaziarrak izeneko seriean bildu. Hogei urte geroago, herrialdera itzuli eta glaziar berak erretratatu zituen. Glaziarren urtzearen seriea 1999/2019 obrak hogeita hamar irudi biltzen ditu, 1999tik 2019ra bitarte egindakoak berotze globalak planetaren gainean izan duen eragina erakusteko helburuz.
Sentitzen ari zaren brisa ez da ohikoa museoetan. Haizagailua izeneko obratik datorkizu, hau da, sabaian zintzilik dagoen eta ausaz kulunkatzen den gailu elektrikotik. Pieza zinetiko bat da, eta bere burua higiarazten du; izan ere, berak sortzen duen airearen ondorioz mugitzen da.
Bestalde, areto honetan badago diban luze bat, Laino-sofa deitzen dena. Hainbat segmentuk osatzen dute, eta denak ez dira neurri berekoak. Segmentuen oinarriak angeluzuzenak dira, eta bizkarra jartzekoak, berriz, eliptikoak; bi forma horiek uztartuz taxutzen dira segmentu horiek. Artile-puntuzko ehun berezi batez tapizatuta dago obra; Eliassonek propio sortu zuen ehun hori Danimarkako Kvadrat oihal-etxearekin elkarlanean, eta itsasbeheran hondarrak erakusten dituen uhinen antza du. Eliasson eta Kvadrat lankidetzan aritzen dira espaziorako ehunak eta bestelako oihalak ikertzeko, eta Laino-sofa lanerako erabilitako ehuna elkarlan horren emaitzetako bat da.