Edukira zuzenean joan

Olafur Eliasson: Bizitza errealean

208 aretoa: Glaziarren urtzearen seriea 1999/2019 (2019), Haizagailua (1997) [eta] Laino-sofa (2018)

Info gehiago

Iruzkinak

Estudio hedatua

Eliasson-en jarduna ez da soilik artelanak, erakusketak eta eskultura publikoak egitea; aitzitik, bestelako proiektu batzuk ere egiten ditu, komunitateari eta ingurumenari lotuta gehien interesatzen zaizkion gaiak agerian uzten dituztenak. 2014an, Studio Other Spaces izeneko arkitektura-estudio bat sortu zuen aspalditik berarekin lan egiten duen Sebastian Behmann-ekin batera. Estudio horren bidez, eta kanpoko kolaborazioen laguntzaz, artistak buru-belarri heldu dio hainbat lan egiteari: esate baterako, argitalpenak, ikerketa-proiektuak, hezkuntza-programak eta dantzarekin lotutako jarduerak.

Eliassonek eta bere taldeak era askotako egitasmoak garatzen dituzte Berlineko beren estudioan, gaur egungo munduaren erronkei aurre egiteko asmoz. Estudio hedatua obraren izenburuak berak ematen du aditzera Eliassonek hamaika modutako interesak eta jarduerak lantzen dituela. Ikerketa-mapa honek estudioko hormak irudikatzen ditu, non teoriak eta praktikak bat egiten baitute, galderak, prentsa-artikuluak, irudiak eta ikerketak bilduz, betiere Eliasson bera dela gidari. Alfabetoaren arabera antolatuta dago dena, kontzeptuen edo ideien mapa bat balitz bezala. Beraz, Olafur Eliassonen estudioak gauzak beste modu batean pentsatzeko gonbita egiten digu, eta haren ereduari jarraituz, ideia, ikuspuntu eta konponbide berriak proposatu ditzakegu gaur egungo erronka itzel eta presazkoen aurrean: klima-aldaketa, migrazioak eta energia berriztagarriak.

Besteak beste, 2012. urtean, Little Sun izeneko egitasmoa garatu zuten Frederik Ottesen ingeniariak eta Eliassonek berak. Proiektu horretan eguzki-energiaz dabiltzan lanparak eta kargagailuak sortzen dituzte, elektrizitaterik ez dagoen komunitateetan erabiltzeko. Guggenheim Bilbao Museoak, Little Sun proiektuarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, “Argiak Senegalerako” izeneko egitasmoan parte hartzen du; horregatik, Little Sun eguzki-lanparak eta eguzki-kargagailuak eros daitezke museoko dendan. Horrez gainera, proiektuari buruzko film bat ere ikus dezakezue hemen, eta orobat entzun ditzakezue Izotzaren behaketa obraren sormen-prozesuari buruzko grabaketak. Artelan hori instalatzeko, Eliassonek eta bere taldeak Groenlandiako glaziarretako izotz-blokeak jarri zituzten Kopenhagen, Parisen eta Londresen, beroketa globalari buruzko kontzientzia pizteko helburuz.

Badira beste ikus-entzunezko dokumentu batzuk ere, Glaziarren urtzearen seriea 1999/2019 eta Argi berdea – Lantegi artistiko bat izeneko egitasmoen garapena erakusten dutenak. Argi berdea – Lantegi artistiko bat proiektu horren baitan, migratzaile eta errefuxiatu batzuk gonbidatu zituzten parte hartzera: lanpara modularrak muntatzen zituzten museo bateko bisitariekin elkarlanean, eta bestelako ekintzetan ere parte har zezaketen, adibidez, hizkuntza-ikastaroetan, hitzaldietan eta zine-proiekzioetan. Artistaren arabera, proiektu hori “ongietorri-ekitaldia” izan zen pertsona haientzat.

BESTE ATALAK

Sarrera

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

205 A aretoa: Maketa-gela (2003)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

205 B arteoa: Isla baten deskribapena edo haren ezaugarriei buruzko ariketa atsegin bat (1995) [eta] Zure zalantzazko itzala (Kolorea) (2010)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Lehenengo obrak: Leiho-proiekzioa (1990), Izangaia (1991), Titulurik gabea (1993), Olatu-makinak (1995) [eta] Likenezko horma (1994)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

207 aretoa: Zure kolore-atlas atmosferikoa (2009)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

209 aretoa: Ikusteko gailuak: Zure ikuspegi espirala (2002), Zure leiho planetarioa (2009), Haize hotzeko esfera (2012), Izar-hautsaren partikula (2014), Bizitza errealean (2019) [eta] Zure irudizko etorkizuna (2020)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

203 aretoa: Kolore batentzako gela (1997)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

202 aretoa, A atala: Eguzkitsua (1995), Ikusteko espazioa (2015), Absentziaren presentziaren pabilioia (2019) [eta] Edertasuna (1993)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

202 aretoa, B atala: Kolore-esperimentuak, Korronte glaziarrak, Ibaiko baltsaren seriea (2000), Iparrorratza noraezean (2019), Izotza urtzen Gunnar-en lurretan (2008) [eta] Distira esferiko glaziarra (2019)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

204 aretoa: Big Bang iturria (2014)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

208 aretoa: Glaziarren urtzearen seriea 1999/2019 (2019), Haizagailua (1997) [eta] Laino-sofa (2018)

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Estudio hedatua

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Iruzkina, 2020

Info gehiago